Trujillo, Peru. Bere inguruan euskal ondarea sustatu eta zabaltzen daraman ildoari jarraiki, Trujilloko Euskal Etxeak hitzordu bat anyolatu du datorren iganderako, Goicoechea /Goikoetxea deitura daukatenei bereziki zuzendua, non abizen honi buruzko xehetasunak emango diren, bere jatorria Euskal Herrian azalduz, testuingurua, Ameriketara heltzea eta bertan egindako ibilbidea.
Topaketa, birtuala izango da, Zoom bidezkoa, eta orain arte bezala doanikoa eta inolako konpromisorik gabea. Bere helburua jendea konektatzea da eta euskal kultura dibulgazioa egitea.
"Goicoechea / Goikoetxea eta bere `presentzia Diasporan " izenburupean, deia igande honetarako da, irailak 19, goizeko 10:00etan (Peruko ordua), eguerdiko 12: 00etan Argentinan, arratsaldez, 17: 00etan Euskal Herrian.
Hau da Zoomen sartzeko esteka: https://us02web.zoom.us/j/89131889570?pwd=SVAyZXM3b0VQQWFyTzN3a3BrQ1AxQT09#success
Animatu eta parte hartu, eta abisatu ezagutzen dituzun goikoetxeatarrei!