Trujillo, Peru. Zenbait hitzaldi, partaidetzak eta euskaldunen eta euren ekarriaren aurkezpenak Trujillon eta inguruko herrietako programetan, Muga Gabe Batuz izeneko gazte taldea sortzea interneten, zozketak elkarteari egoitza eman eta sostengatzeko eta baita bere, joan den ostiralean, lehenengo euskara klasea ere... hauek dira Trujilloko Euskal Etxeak, joan den abenduan Eusko Jaurlaritzak ofizialki onartu zuenetik, gaurdaino garatu dituen ekimenetako batzuk.
Gaztelaniaz “Centro Cultural Vasco Peruano de Trujillo" eta baita Trujilloko Euskal Etxea, Centro Vasco de Trujillo izenak erabiltzen dituen elkarte perutarrak Leonel Berrocal hautatu zuen sortu berritan bere lehenengo lehendakari eta besteak beste Wilfredo Lizarzaburu dauka eragile esanguratsu.
Orain, jakinminez eta itxaropenez beterik begiratzen diote Urriaren hastapenean Bilbon egingo den Kanpoan den Euskal Komunitatearen Mundu-Batzarrari, aukera bat izango baitute informazioa eskuratu, ezagutzak egin, eskarmentua partekatu eta, oro har, aurrerabiderako.