Trujillo, Peru. Trujilloko Euskal Etxeak, argitaratu berria duen 'Saregintzan, tejiendo redes entre vascos' (Saregintzan, euskaldunen artean sareak ehuntzen) liburua aurkeztuko du ostiral honetan hiriko El Cultural aretoan. Liburua, EEko Wilfredo Lizarzaburu Muñoz eta Juan Carlos Verástegui León-i zor zaie eta eurak egindako ikerketa, artikulu-bilketa eta idazkuntza lanaren emaitza da, Euskal Herria eta euskal kultura eta diaspora hizpide hartuta, "buruan izan dugula beti ere gure bazkideen eskuetan eta oro har euskal jatorriko perutar eta latinoamerikarrenean, eta baita gure euskal etxeetara integratu nahi duten lagun guztien eskuetan ere, oinarrizko panorama orokor bat eskaintzea gure kultura eta errealitateaz", azaldu dute.
Liburuaren atal nagusiak laburrean
-Sarrera eta kontzeptu nagusiak
-Immigrazioa eta euskal diaspora Amerikan, Peru, Gernika Europan, Trujillo Amerikan
-Mitologia eta tradizioak, Emakumeak, Tubal eta euskal noblezia
-Familia eta gizartea, baserria, gaur eguna, identitatea eta kultura
-Izena eta deiturak, oinetxeak, zer ulertzen da euskal abizenak esaten dugunean
-Amerika euskal azentua duen kontinente bat, Euskal Etxeak, euskal baloreak
Aurkezpenaren egitaraua
-18:40etan Gonbidatu eta partaideen sarrera
-19:00etan Ongi etorria Alberto Gil Henríquez, El Cultural Perutar Amerikar Zentroko burua
-19:10etan Euskaldunak Trujillon Blasco Bazán Vera.
-19:30etan Migrazioa eta euskal mugikortasuna - Jarduerak Juan Carlos Verástegui León
-19:50etan Saregintzan, kultura desberdin bat Wilfredo Lizarzaburu Muñoz
-20:10etan Sorpresa Lidia Lizarzaburu Montero
-20:15 Eskertza Carlos Rojas Cerna, El Cultural-eko presidenteordea
-20:20 Topa
-20:30 Nahi dutenek liburua erosi ahal izango dute, prezioa 30 sol (7,80 dolar)
Ekitaldia zuzenean emango da ostiral honetan El Cultural-eko Facebook orrialdearen bidez, 19:00etan hasita, bertako ordua.
-Kaliforniako 16:00etan
-Mexiko Hiriko 18:00etan
-Trujilloko 19:00etan
-Caracaseko 20:00etan
-Argentinako 21:00etan
-Euskal Herriko larunbateko 1:00ean