euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Trujilloko EEaren gonbitea EEetako lagunei larunbat honetan online biltzeko "Kulturaniztasuna Euskal Diasporan" hizpide

2024/09/06

Trujilloko Euskal Etxearen gonbidapena bihar online antolatu duen elkarretaratzean parte hartzeko
Trujilloko Euskal Etxearen gonbidapena bihar online antolatu duen elkarretaratzean parte hartzeko

PUBLIZITATEA

Trujillo, Peru. Trujilloko Euskal Etxeak, gogoz eutsi dio aste honetan Euskal Herrian eta munduan barrena gauzatzen ari den Euskal Diasporaren Eguna ospatzeari. Izan ere, bere hondar ale berezia ari zaio ipintzen, nazioartean barreiatutako gainerako euskal etxe eta elkarteek osatzen duten euskal familia barruan gogoeta eta iritsi-trukea sustatzeari, eta partaidetza proposatzen die, hala nahi dutenei, "Kulturaniztasuna Euskal Diasporan" (Conversatorio Multiculturalidad en la Diáspora Vasca) deitu duen online solasgune edo mintzalekua tarteko.

Topaketa birtuala Zoom bidez egingo da, irailaren 7an, larunbata.
Ordua: 08:00 (Peru), 09:00 (NY), 11:00 (Argentina), 15:00 (EH)
Zoom bidez, hemen sartu
Bileraren IDa: 835 7528 625
Sarbide kodea: 580793

Elkarretaratzeko egitaraua:

  • 08.00-08.05 Agurra eta Ongi etorria
  • 08.05-08.25 "Inken astronomia misteriotsua", Valentino Gamarra CEE
  • 08.25-09.00 "Euskaltasunetik Andeetako kulturaren supraegiturarara", Fernando Elorrieta Salazar CEE
  • 09.00-09.45 "Kultura artekotasuna globalizatutako mundu batean zubiak eraikitzen – Diplomazia Publikoko Agentea", Joseba Arregi Orue EHU
  • 09.45-10.30 Solas egite irekia

HIZLARIAK

Fernando E. Elorrieta Salazar
Enpresa eta Turismo Administratzailea. Turismoaren Kudeaketan Magisterra. Historialaria. Cusco hiriko Túpac Amaru eta Khipu goi-mailako institutuetan irakasle ohia. Cusco Andina Unibertsitateko Zientzia eta Humanitate Fakultatean Graduondoko irakasle ohia. Pacaritanpu Hatha Elkarteko zuzendaria. Argitaratutako lanen artean daude: La Gran Pirámide de Pacaritanpu, Entes y Campos de Poder en los Andes eta Visión Andina de Machupicchu.

Valentino Gamarra
Ingeniari zibila, Universidad Alas Peruanas-eko Ingeniaritza eta Arkitektura Fakultatean. Fisika Teorikoan graduatua, Universidad Nacional de Trujillo-ko Zientzia Fisiko eta Matematikoen Fakultatean.

Joseba I. Arregi Orue
Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetan Doktorea. Kazetaritzan eta Nazioarteko Ikasketetan Masterra. Iowa Unibertsitatean (AEB) Third World Development Support Masterra. UPV/EHUko Gizarte Zientzien Didaktika Sailean irakaslea.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia