Trujillo, Peru. Trujilloko Euskal Etxea antolatzaile, hiriko euskal elkarteko fundatzaile den Wilfredo Lizarzaburu Muñoz-ek eman zuen joan den ostiralean, maiatzaren 10ean, "Identidad y Cultura en Euskalherría y la Diáspora" (Identitatea eta kultura Euskal Herrian eta Diasporan) izenburupean Trujilloko 'Casa de la Identidad Regional' erakundearen hitzaldi aretoan garatu zen hitzaldia, Trujilloko Independentziaren Bigarren Mendeurreneko ospakizunen karietara.
Hitzaldia, Trujilloko Euskal Etxeak bultzatu nahi duen hitzaldi eta tailer sorta bateko lehenengo ekitaldia da, beti ere "euskaldunek askapen prozesuan eta hiri honen eta Errepublikaren ezarpenean izan zuten eragina"ren berri eman eta zabaldu nahian. Helburu horri atxikitako pertsona, euskal elkarteko fiundatzaile eta buruzagi den Wilfredo Lizarzaburuk hitzaldia ematen ospatu zuen bere urtebetetzea, "hain gustuko duen lan hori gauzatzen", adierazi diote EuskalKultura.com-i euskal etxe trujillotarretik.