Pasa den hilabetean --apirilaren 16an, larunbata-- zenbait erakunde uruguaitarrek "Uruguaiko Euskal Elkarteen II, Biltzarra" izenpean eginiko elkarretaratzearen konklusioak plazaratu dituzte atzo. Bilkurako partaide ian ziren: Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxea eta Aldaxka elkartea; Floresko Euskal Etxea; Saltoko Euskaldunen Taldea; San Joseko Euskaldunak Taldea; eta Argentina-Brasil mugaz gaindiko Grupo Fronterizo de Vascodescendientes de Rivera-Livramento izeneko taldea, Flores departamentuko Trinidad hiriburuan egin zen bilera.
Trinidad, Uruguai. Plazaratutako ondorio-agiriak segidako hau jasotzen du hitzez hitz (dokumentuak bi bertsio dauzka, euskaraz eta gaztelaniaz, eta honakoa antolatzaileek helarazi diguten euskarazko bertsio originala da):
Uruguaiko Euskal Elkarteen Bigarren Biltzarrean elkartzen dira: Montebideoko Aldaxka Kultur Biltzarra eta Euskal Erria Euskal Etxea, Floreseko Euskal Etxea, Riverako Grupo Fronterizo de Vascodescendientes, Saltoko Euskaldunen Taldea eta San Joseko Euskaldunak Taldea; Atlantidan sortzen ari den talde berriak bere atxikimendua helarazirik ezin izan du parte hartu, eguraldi baldintza txarrengatik.
- Lehenik eta hasteko, ongi etorria emanik azaldu dira bigarren deialdi honen helburuak. Bigarren deialdi honetan biltzarra zabalagoa egin dela azpimarratzen dugu, hortaz zilegitasuna sakontzearekin batera bere demokrazia sustengua azkartua izan da. Bilera honetarako hautatutako gaiei buruzko ideiak eta jarrera desberdinak azalduta erabaki hauetara heldu gara:
- Biltzar honetako euskal taldeen ekintza elkarlanean indartzen saiatuko da
- Biltzarraren ardatza azpimarratzen dugu: gardentasunean, burujabetasunean eta euskaltasunaren aldeko ikas-lanean eta ekintzetan oinarritzen dena, lehenengo bileran egindako eta esandako guztia baieztatzuz
- Konpromisoa hartzen dugu, euskararen alde lan egitekoa, bai ikastearen alde baita erabiltzearen aldekoa ere. Oztopoak oztopo, euskal gizataldeen burujabetasuna aldarrikatzen dugu euskararen irakaskuntza bideratzeko orduan
- Euskaldungoaren formakuntza aldarrikatzen dugu, euskal kulturarena bere osotasunean eta euskal nortasunarena
- Parte hartzaileok datorren bilera Rivera-Livramento hirian izan dadin proposatzen dugu, hor sortzen ari den taldeari bultzada emateko eta urriaren 10etik azaroaren 10era arteko epean egitea proposatzen da
- Amankomuneko agenda batekin lan egingo da, non talde bakoitzak bere proposamenak azalduko dituen ekintza desberdin arteko oztoporik ez dadin izan eta batera lan egin dadin
- Floreseko Euskal Astea babestea eta bertan parte hartzea deliberatzen da, zeina aurtengo irailaren 4 eta 11 arteko egunetan egingo den
- Biltzar honetako partehartzaileek Saltoko 2015eko irailaren 29ko lehenengo bileran esandakoa azpimarratzen dugu, Uruguaiko euskal etxe eta kolektiboen errealitate eta berezitasunak kontuan har eta arretaz jardun daitezen. Argi esan nahi dugu San Joseko Euskaldunak Taldea salbu, Biltzar honetako gainerako erakundeak ez direla FIVUn partehartzaile, ez dute sekulan horretan parte hartu, eta hala gauzak, FIVUk ez ditu hauek ordezkazten. Egoera honetan daude: Aldaxka Kultur Biltzarra, eta Euskal Erria Euskal Etxea, Saltoko Euskaldunen Taldea, Floreseko Euskal Etxea, Grupo Fronterizo de Vascos Descendientes, hala nola beste erakunde batzuk biltzar honetan parte hartzeko borondatea erakutsi dutenak. Honen harira FIVUK ordezkatuak ez diren elkarteak izanda eta euskal kolektibo burujabeak garenez, jakinarazten diegu, bai pertsonei bai Uruguaiko edo kanpoko erakundeei gurekin harremanetan jartzeko zuzenean eta behar diren bidetik egin dezatela, emailez: centrosvascosdeuruguay@gmail.com edota facebookez: https://www.facebook.com/encuentrocentrosvascos.deuruguay
Agiriaren sinatzaile dira:
-Aldaxka Kultur Biltzarra (Montevideo, emaila: aldaxkatalde@gmail.com)
-Confraternidad Vasca Euskal Erria (Montevideo, emaila: euskale@montevideo.com.uy)
-Floreseko Euskal Etxea (Flores, emaila: trisistem@adinet.com.uy)
-Grupo Fronterizo de Vascodescendientes de Rivera-Livramento (Rivera-Livramento, emaila: claudiomartin@dambo.com.uy)
-Saltoko Euskaldunen Taldea (Salto, emaila: vasalto@adinet.com.uy edo luis.zaldua@gmail.com; Facebook: grupovascosalto)
-San Joseko Euskaldunak Taldea (San José, emaila: taldeasanjose@gmail.com)