euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Trikitixa jotzen du Agustin Trigo Sarraute uruguaitarrak: “Deigarria iruditu zait beti trikia jotzen hasteak erromerietan sortzen duena"

2020/04/06

Agustín Trigo Sarrautte trikitilari uruguaitarra
Agustín Trigo Sarrautte trikitilari uruguaitarra

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Agustin Trigo Sarrautte Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeko dantzari eta trikitilaria da. Artista uruguaitar honentzat, hala ere, euskal elkartea bere artea zabaltzeko lekua baino askoz ere gehiago da. Bere historia eta ibilbide pertsonala, izan ere, erabat lotuta dago Euskal Etxeari, bere gurasoak ere dantzariak izan zirelako gaztetan, eta bera Haize Hegoaren altzoan hazitakoa delako.

Agustinek nolakoak izan ziren trikitixa jotzen hasteko lehenengo pausoak azaldu dizkio EuskalKultura.eus-i elkarrizketa honetan, nolakoa den Uruguaitik trikitixa jotzen ikastea, zein izan zen bere esperientzia Gaztemundu programan parte hartu zuenean Euskal Herrian, eta zeintzuk diren bere eginkizunak Euskal Etxean. Eta bukatzeko, nola ez, abesti bat oparitu digu artista euskal montevideotarrak. Mila esker, Agustín!


[Agustín Trigo Sarrautte trikitilariari egindako elkarrizketa. Itzulpena ez da literala]

Agustin, sare sozialetan:

Facebook, Agustin Trigo
Instagram, agustin_trigo1
Twitter, @Agustin_Trigo



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia