euskal diaspora eta kultura
2011/08/12
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Jon Iraola, Ixiar Jauregi, Ainara Saez eta Urtzi Agirretxe dira aurtengo Hator Hona-Vení a la Argentina egitasmoan parte hartu duten Euskal Herriko gazteak. Jakina denez, urtero, deialdi bat egiten du Necocheako Euzko Etxeak Euskal Herrian --besteak beste EuskalKultura.com-en bidez zabaldurik-- Argentinara uztaila bertan pasatzera eta euskal etxe horretako gazteekin elkarlanean eta elkarrekin jardutera etorri nahi duten gazteei zuzendua.
Eskatzen zaie euskal kultura tradizionalaz ezagutza batzuk izatea (esaterako musika arlokoak, txistua edo beste instrumenturen bat jotzea, pilotan iaioa izatea, Euskal Herriko historia ezagutzea, dantza mundua ezagutzea) eta ezagutza horiek, gehi euskara eta egungo Euskal Herriari buruzko euren eskarmentua eta lekukotasuna banatzeko prest egotea.
Aurten ere, honela etorri ziren aipatu lau gazteak uztailaren 3an. Uztailean langintza edo jrduera horretan ibili ondoren, etxera itzuli aurretik Argentinako beste abzter batzuk ezagutzen ari dira, eta honela iritsi dira Tres Arroyosera eta bertako Hiru Erreka Euskal Etxera.
Hau guztia testuinguru, bisita egin dute Tres Arroyoseko La Voz del Pueblo egunkarira, eta hau da horren emaitza legez egunkariak argitara eman duen artikulua. Ikus hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus