Tres Arroyos, Argentina. Atzo, urriaren 16an, 20 urte bete zituen Buenos Aires probintziako Tres Arroyosen, hiriko Hiru Erreka Euskal Etxeak eta ospatu ere, larunbateraino luzatuko den programa batekin hasi zen ospatzen. Udalak ere bat egin nahi izan zuen hiriko euskaldunen eta Euskal Etxearen pozarekin eta egun osoan zehar, ikurriña mastan euki zuen jarrita Tres Arroyosko Euskal Enparantzan, nazioko, probintziako eta hiriko banderekin batera, 2017ko urrian birmoldatu eta inauguratuta euskaldunei eskainitako leku publiko honetan hain zuzen.
Azto bertan, urtebetetze ospakizunei hasiera emateko, Euskal Etxeak esker-emate meza bat eskaini zuen kide hildakoen oroiz hiriko ‘Jesus Nerabe’ Eskolako Kaperan. Ospakizunek larunbatean segituko dute: goizeko 10etan, Euskal Etxeko egoitzan eta FEVA antolatzaile, Txistu eta Pandero tailerra gauzatuko dute Mar del Platako Euskal Etxeko musikariek.
Iluntzeko 8etan, berriz, Fanal delako jai tokian (Pellegrini 802), Euskal Erromeria lehertuko da Hiru Errekako lagunen prestatutako egitarauari jarraiki. Cnel. Pringlesko Euskal Etxeko eta Udaleko abesbatzek abestuko dute eta euskal plater tipikoak egongo dira dastagai. Euskarak ere izango du bete txokoa eta euskal dantza erakustaldia Hiru Errekako dantzarien esku eskainiko da.
Zorionak eta anitz urtez!