euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tres Arroyosko euskaldunak, lankide bertako landa-turismoa sustatzen, 'Euskal Pampa' ekimena abiarazi dute

2010/06/04

'Pampa Euskalduna' izeneko proposamena sustatzen ari den taldea bere bileretako batean, Tres Arroyosko Hiru Erreka Euskal Etxearen egoitzan
'Pampa Euskalduna' izeneko proposamena sustatzen ari den taldea bere bileretako batean, Tres Arroyosko Hiru Erreka Euskal Etxearen egoitzan

PUBLIZITATEA

Euskaldunak eta aldi berean bertakoak dira Tres Arroyos herri argentinarreko euskal gizataldekoak. Joan den azaroan, Natalia Cubiatebehere-ren aholku profesionala lagun, herriko Hiru Erreka Euskal Etxearen egoitzan euskal komunitateko zenbait pertsona eta eragile bildu ziren --EuskalKultura.com ere partaide eta lekuko-- euskal ekarpenetik inguruko landa-turismoa sustatzeko asmotan. Euskaldunen presentzia ugaria duen eskualde honetako historia, berezitasun eta baliabideak oro azaleratzea eta bertakoen zein bisitan etor daitezkeenen eskura ipintzea zen erronka, euskal erkidegotik ekarria egitea inguruko landa-turismoari. Hainbat bilera eta hilabeteak eta gero 'Pampa Euskalduna' proposamena jarri da abian, lehenengo emaitza ekainaren 25ean, igandea, bertako bizitzan eragin handia izan zuen Juan Bautista Istilart-en ibilbidea eta herriko zenbait tokitan lapurtar gizon handi honek utzi zuen arrastoa segituz antolatutako bisita gidatua eta egunpasa iragarri delarik.

Tres Arroyos, Argentina. Barrow-ko INTA CHEIko parte eta 'Cambio Rural' izeneko programaren baitan, geroztik lan-talde bat sortu duen lehenengo lan-bilera bat egin zen joan den azaroan Tres Arroyosko Hiru Erreka Euskal Etxearen egoitzan, Natalia Cubiatebeherek deiturik eta haren aholku profesionala lagun. Inguruko landa-turismoa suspertu eta komunitateak dauzkan balioak azaleraziz eskaintza eta proposamen berriak sortzea zen Cubiatebeherek euskaldunei aurreratzen zien erronka.

Zortzi hilabete geroago, lehenengo emaitzak hilabete honetarako egin den lehenengo deia argitu dute, izan ere 'Udal interesekoa' izendapena lortzeko bidean den ekimen honek egunpasa berezi baterako deia luzatu du ekainaren 27rako, igandea, Tres Arroyosko historia eta aitzinamenduan pertsona garrantzitsua izan zen Juan Bautista Istilart lapurtarraren inguruan, harek sortu, garatu eta ikutu zituen eta harekin harremanetan egon ziren tokiak bisitatuz bisita gidatu batean eta euskal kulturari lotutako proposamena eginez egun horretan Tres Arroyosera hurreratu nahi duten guztientzat.

'Pampa Euskalduna' eta Istilart: euskal turismoa Argentinan

'Pampa Euskalduna' ekimenak aipatu tour-a proposatzen du igande horretan hirian zehar Istilart euskaldunaren pausoei segituz. Hori egin nahi dutenentzako autobusa Hiru Erreka Euskal Etxearen egoitzatik abiatuko da goizeko 10:30etan, herriko Quimera Viajes agentziak koordinatuta. Eguerdiz bazkaria eskainiko da eta eskaintza argazki-erakusketa bat, euskal dantzen erakustaldia eta Euskal Herriari buruzko proiekzio bat bilduko dituen programarekin osatuko da. Bertaratzen direnen artean bidaia bat zozketatuko da, Quimera Viajes-en eskutik.

Egunpasarako txartelak 65 peso balio titu. Leku kopurua mugatua da. Tiketak Hiru Erreka Euskal Etxean eros daitezke (Sarmiento 387), tel: 02983-421121, horretarako azkeneko eguna ekainaren 18a izango delarik.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia