Tres Arroyos, Argentina. Tres Arroyoseko José A. Mulazzi Museoak, Udal Turismo Zuzendaritzak eta hiriko Atzerriko Gizataldeen elkarteak abiarazi zuten, Tres Arroyosek bertan finkatuta dauden kolektibitate eta jatorriei dagokienez daukan aberastasuna eta historia esanguratsua ezagutzera emateko egitasmo hau. Hamar zirkuitu eskaini dira herrian barrena, leku eta historia adierazgarriak azpimarratuz, azkena gaur ostirala, 15:30etatik aurrera, izan ere Euskal Gizataldearen bertako ibilbide eta ekarpena azalduz.
Gizatalde bakoitzaren historia, ohiturak, tradizioak eta egungo errealitatea kontatzen dira zirkuituetan. Orain arte solasgai eta bisitagai hartu diren kolektibitateak hauek izan dira: danimarkarra, espainola, frantsesa, israeldarra, italiarra, libanoarra, mexikarra, herbeheratarra, siriarra, eta gaurkoan, euskalduna.
Hona euskal gizataldearen zirkuituko bideoa:
-Hiriko maparen gainean eta hamar kolektibitateen zirkuituak