euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Trenque Lauquengo 'Euskal Sustraiak' Euskal Etxeak Pellegrini herriko Gizataldeen Jaian hartu zuen parte

2011/03/16

Trenque Lauquengo 'Euskal Sustraiak' Euskal Etxeko kideak Pellegriniko Gizataldeen Jaian (argazkia EE)
Trenque Lauquengo 'Euskal Sustraiak' Euskal Etxeko kideak Pellegriniko Gizataldeen Jaian (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Martxoaren 5ean eta udaldiari amaiera alai bat emateko Gizataldeen Jaia ospatu zen Buenos Aires probintziako Pellegrini herrian. Inguruko hiri askotatik bidaiatu ziren kolektibitateetako ordezkariak Argentinako hiriburutik bostehun bat kilometrora dagoen herri honetara. Egun osoan zehar, dantza eta musika ikuskizunak aurkeztu ziren udaleko anfiteatroan; standetan, berriz, janari eta edari tipikoak dastatu ziren. Trenque Lauquengo 'Euskal Sustraiak'eko kideak partaide izan ziren, Euskal Herriko kultura eta ohiturak ezagutaraztea xede.

Pellegrini, Argentina. Pellegrini-ko Udaleko Kultura Sailak gonbidaturik, joan den martxoaren 5ean Trenque Lauquengo euskaldunek stand bat muntatu zuten Pellegriniko Gizataldeen Jaian. Beste zenbait kolektibitaterekin batera --Frantzia, Espainia, Italia, Bulgaria, Bielorrusia eta Irlandakoak, besteak beste-- 'Euskal Sustraiak' Euskal Etxeko euskaldunek Euskal Herriko kulturari buruzko informazioa eskuratu zieten bisitariei.

"Hainbat kontsulta liburu bildu genituen standera, jendearen eskeak hobeto erantzun ahal izateko. Horrekin batera euskal abizenen jatorriari buruzko datuak eskuratu genizkien horri buruz galdetu zuten lagunei”, azaltzen diote euskal etxeko kideek EuskalKultura.com-i. “Euskal Herriko geografia eta herrien kokapena ere bertatik bertara ikusi ahal izan zuten bisitariek, horretarako propio eraman genituen mapak medio. Denon artean konpartitu genuen giro oneko afariarekin bukatu genuen eguna, izan ere oso egun polita izan baitzen guztiontzat”, adierazi digute.

Euskal Sustraiak EE Pellegriniko Kolektibitateen jaian 2011 03

[Kolektibitate irlandarra janariaz arduratu zen. Euskaldunen standean Euskal Herriko informazioa eskura zitekeen]

Dantza eta musika ikuskizunak ere aurkeztu zituzten kolektibitateetako ordezkariek, euren jaioterrietakoak eta baita Argentinako bertakoak ere.  Jai honekin, eta inguruko herrietako biztanleak lagun, udako ekitaldiak itxi zituzten Pellegriniko herritarrek.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia