euskal diaspora eta kultura
2011/07/11
PUBLIZITATEA
Trenque Lauquen, Argentina. Euskara Munduan programaren 30 bat ikasle-irakaslek izango dute negu honetan euren ikas prozesuarekin jarraitzeko aukera. Hitzordua, uztailaren 23etik 30era, Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak euskal etxean eta bertara abiatuko dira Brasil, Txile, Kolonbia, Peru, Uruguai eta Argentina bertako hainbat euskal etxetako ordezkariak.
60 orduko ikastaro trinko honetan, urtean zehar asteroko saioetan lantzen diren hizkuntza gaiak landuko dira eta, batez ere, ahozko gaitasuna garatzeko laguntzen dituztenak. Barnetegiko irakasleak Euskal Herritik etorriak -- Justi Vigara-- zein Argentinakoak – Gabriel Arce eta Sabrina Otegi -- izango dira eta ekintza osoaren arduradunak, FEVAko Gabriela Mendia eta HABEko Jose Francisco Zinkunegi.
2008an hasi den plan hau datorren urtean bukatuko da, Argentinan bertan euskara azterketa ofizialak egiteko aukerarekin batera. Aipatzekoa da 2012koa izango dela Euskaditik kanpo euskara maila ziurtatzeko burutuko den lehenengo azterketa-mahaia.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus