euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Trelew: Haraneko Euskal Etxeak 2024 jarduerak planifikatu eta loturak estutu ditu gainerako kultur elkarteekin

2024/04/03

Jardueren proposamenak landu ondoren, Chubuteko Haraneko Euskal Etxeak antolatutako jardunaldiko partaideek giro ederrean topa eginez bururatu zuten elkarretaratzea
Jardueren proposamenak landu ondoren, Chubuteko Haraneko Euskal Etxeak antolatutako jardunaldiko partaideek giro ederrean topa eginez bururatu zuten elkarretaratzea

PUBLIZITATEA

Trelew, Argentina . Jardueren urteko agenda egoki programatzea ekidinezinezko langintza da euskal etxeentzat. Eta, horri lotuta, bestelako begirada eta ikuspuntuak biltzea, espazio erakargarriak sortzea eta proposamen berriak garatzea zuzendaritza-batzordeek bultzatu nahi izan duten xede partekatua dira. Helburu horiek sustatu eta errealitate bihurtzeko asmoz, Chubuteko Haraneko Euskal Etxeak jardunaldi parte-hartzailea antolatu berri du, hainbat lagun lagun gonbidatuz. Ekitaldia euren egoitzan egin zen joan den larunbatean, martxoaren 23an, Plangintza Jardunaldiko parte hartzaileak EEko kideez gain, irakasleak, gizarte zibileko erakundeetako erreferenteak eta Trelew-en kulturarekiko interesa duten pertsonak izan zirela.

Milagros Ibarbia lehendakariak ongi etorria eman eta ekitaldia abiarazi ondoren, Euskal Etxeko lau erreferentek erronka bana aurkeztu zuten. Lana, talde-dinamika baten bidez garatu zen, eta lau ardatz izan zituen: gazteria txertatzea, elkartekideentzako onurak, komunitatera zabaltzea eta tokiko eremuan ikusaraztea. Partaide aritu ziren besteak beste, Emanuel Moraga eta Anahi Barrera kultur kudeatzaileak; Paola Glassie eta César Jones, San David Elkarteko kideak; Rubén Barreda, dantza klasiko eta folkloriko irakaslea; Franco Zárate, musika irakaslea; Natalia Alonso de Armiño eta Andrea Criado komunikatzaileak; Perla Piuma, Patagonia Gaiman Rotary Clubeko presidentea eta Claudia Chapur, “Agustín Álvarez” Herri Liburutegikoa.

 
Haraneko Euskal Etxeko kide diren Marta Arrascaetak, Maite Caracotchek, Ignacio Esquirozek, eta Fernando Saldiviak elkartearen lau erronkak aurkeztu zituzten eta talde bakoitzean lana erraztu eta koordinatzeaz arduratu ziren.

Jardunaldiaren emaitzei buruz galdetuta, Haraneko Euskal Etxeko erreferente Milagros Ibarbiak adierazi dio EuskalKultura.eus-i “2024an zehar burutuko ditugun lau ekintza proposamen zehatz eta kontuan hartuko ditugun zenbait proposamen gehiago” finkatu zituztela. Ibarbiak, hausnarketa kolektiborako gune hauek duten garrantzia azpimarratzen du "Kulturan inplikatuta dauden gainerako persona ete erakunde horiekin loturak eta aliantzak ezartzeko eta lan bateratua garatzeko".



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia