euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tras un largo silencio dokumentalak guda zibileko desagertuen istorioa dakarkigu

2007/02/17

'Tras un largo silencio' filmak Aranzadi elkartearen ikerkuntza jarraitzen du
'Tras un largo silencio' filmak Aranzadi elkartearen ikerkuntza jarraitzen du

PUBLIZITATEA

Sabin Egilior kazetari eta zinemagileak Tras un largo silencio dokumentala aurkeztuko zuen atzo Euskal Herriko zinema aretoetan. Aranzadi Zientzi Elkarteak egindako ikerketetan oinarrituta dago filma eta Espainiako guda zibilan fusilatu eta desagertu arazitako pertsonen bilaketan oinarritzen da. Hiru urtetako ikerketan prozesuan aurkituriko zailtasun nagusienetako bat gertaera hauek azaltzen dituzten garaiko dokumenturik eza izan da, familien lekukotasuna ezinbestekoa eginez. ‘Ez nukeen sekula pentsatuko etxe alboan guda zibilako hilobi komunak egon zitezkeenik, ezta euskaldunen memorian hainbeste sufrimendu lurperatura zegoenik ere', aitortu digu zuzendariak.
Jadanik 70 urte pasa dira Espainiako guda zibilak milaka familia hautsi zituenetik, eta gaur egun badira aurkitu ez diren fusilatu eta desagertuak. Aranzadi Zientzia Elkarteak garai honetako hilobi komunak aurkitu eta desehorzteko ikerketa prozesua abian jarri zuenean asko eta asko izan ziren proiektura batu ziren familiak. 'Hasieran nire lanaren helburu nagusia ikerketa izan zen. Denborarekin gaiak zeukan indar dframatikoa ikusi nuen eta zinea oroipenean gordeta zegoen sentimendua ateratzeko eta gizarteratzeko tresna hoberena zela pentsatu nuen', azaltzen du Egiliorrek.

Dokumentalak ikerketa prozesua jarraitzen du: informazioa batu, familien testigantza bildu, indusketak egin eta hilobi komunetatik gorpuak atera zituzten unea. Egiliorren asmoa dokumental honekin 'idatzi gabeko historia idaztea eta benetan gertatu denaren lekukotasuna uztea izan da, gertatutakoa atzean utzi eta gainditu ahal izateko'.

Sufrimendua urrundik ere sufrimendu

Espainiako Guda Zibilak familia euskaldun asko hautsi zituen. Batzuk erbestera joan behar izan zuten eta beste asko Euskal Herrian geratu ziren, baina familia gehienek senditarteko edo ezagunen baten desagerpena sufritu behar izan zuen. Egiliorren ustez 'erbestera joandako zein Euskal Herrian geratutako euskaldunen sufrimendua parekoa izan zen'. Horregaitik dokumental honek hemen eta itsasoaren beste aldean efektu berdina izatea espero du, sufrimendu honen adierazgarri eta atzean uzteko bide bezala, dokumentalean 70 urte eta gero beren senideen gorpuak hilobiratu ahal izango dituzten familien esperientzaren eskutik.


Lotura interesgarriak

Aranzadi Zientzi Elkartea
www.aranzadi-zientziak.org

Basque Films
www.basquefilms.com

Nafarroako Amaiur gazteluko indusketak
Publicado en EuskalKultura.com el 10 de octubre de 2006

Arkeologo talde batek Erdi Aroko necropolisa aurkitu du
Publicado en EuskalKultura.com el 17 de febrero de 2006


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia