euskal diaspora eta kultura
2011/05/25
PUBLIZITATEA
Milan, Italia. Tranchida argitaletxeak Edorta Jimenezen "Sukar ustelaren urtea" eleberriaren italierazko itzulpena argitaratu du, Laura Milano itzultzaileak egina. "Il nemico a bordo" izenburua du liburuak eta 1588an Armada Garaitezineko untzi batean Ingalaterra konkistatzera doan Sebastian Zubileta euskaldunaren abentura kontatzen du. Bidaian tifusa zabaltzen da untzian, Sebastienek "sukar ustela" deitzen duena. Espainiar Inkisizioari ere aurre egin beharko dio Sebastianek, gazteak gordetzen duen liburu misteriotsu bat dela eta.
Tranchidak Edorta Jimenezen "Azken fusila" eta "Baleen berbaroa" ere itzuli ditu italierara eta Jimenez Italian izan da zenbait aldiz, argitaletxeak eta Associazione Culturale Euskara elkarte erromatarrak gonbidatuta. Tranchidaren webgunean "Azken fusila" (L’ultimo fucile) liburuaren atal oso bat dago irakurgai.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus