Buenos Aires, Argentina. Azkeneko bi lekuak geratzen dira bidaiatzeko Argentinatik Euskal Herrira ekain honetan Mariana Dominé Irigoyen, euskal-argentinar gizataldeko kide ezaguna gidari eta lagun dela. Ibilbideak 17 egun/16 gau iraungo ditu "Euskal Herri osotik, barne daudela Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Iparraldea, euren paisaiak, historia, ohiturak, musika, gastronomia eta 'batez ere, euren jendea', guztia taldean eta gidariarekin", azaldu dio EuskalKultura.eus-i talde antolatzailetik Mariana Dominé arrecifestarrak.
Laguntza edo orientabideak emango zaizkie euren Euskal Herriko familia edo jatorriko lekuak ezagutu nahi dituztenei. Bidaia euskal kolektibitateko kide diren pertsonek antolatzen dute, eta antolatzaile lanetan eta Euskal Herriko ezagutza kontuetan eskarmentu handikoa den Mariana Dominéren bermea dauka. Buenos Airesetik ekainaren 10ean izango da irteera Iberiako hegaldian, gauak kategoriako hoteletan mantenu erdian, Autobus bereizia taldearentzat, bisita esanguratsu ugari leku adierazgarrietara, denbora librea Bilbon eta Donostian, giro atsegina...
Argibideak konpromisorik gabe mdomine2002@hotmail.com helbidean edo +54 9 2478 498361 zenbakian.