euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New Yorkeko Guggenheim Museoak 4 beka eskaintzen dizkie Euskadiko gazteei bertan 10 astez trebatzeko

2025/03/13

New Yorkeko Guggenheim Museoko bekadunak 2024 (arg Ariel Williams-Solomon R. Guggenheim Museoa) 2025eko "Basque internship" bekak datorren neguan gauzatzekoak dira, urriaren 6tik abenduaren 12ra, eta Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotako edo azken urteotan bertan bizi izan diren karrera bateko azken urteko ikasleei edo graduondokoa egiten ari direnenei zuzentzen zaizkie. Bekadunek 32 orduko konpromisoa hartu behar dute astero eta ostiraletan prest egon mintegi, solasaldi edo laneko ...

Gehiago irakurri...


Txikizioak, tristura eta elkartasuna Bahía Blancako uholdeetan: Unión Vascak funtsak bildu eta laguntza emango die bazkideei

2025/03/13

Hondamendiaren ondoren, Bahia Blancako Unión Vascako lagunak hasi dira garbiketa lanak. Urak eraikinaren sotoa eta beheko solairua gainezka egin zuen, eta teilatuetatik ere sartu zen, kalte handiak eraginez Joan den ostiralean Bahia Blanca astindu zuen uholdeak galera handiak eragin ditu eta egoera latza utzi du. Martxoaren 7an, goizaldera, ordu gutxitan, urtebetean adina euri bota zuen eskualdean. Milaka pertsona ebakuatu zituzten eta, gaur arte, 16 hildako zenbatu dituzte. Sei egun igaro dira eta auzo askotan oraindik urak ez dira jaitsi. Argentinako Euskal Etxeek deialdia luzatu diete euren bazkide ...

Gehiago irakurri...


Pradales AEBn: Euskadik bulegoa irekiko du Washingtonen, Lehendakariak New Yorkeko Euskal Etxea bisitatuko du gaur

2025/03/12

John Garamendi konresukide euskalmerikarra eta Pradales lehendakaria Kapitolio aurrean (argazki eta bideoak Irekia) Imanol Pradales lehendakaria bidaia ofizialean dago Estatu Batuetan astelehenetik ostegunera, bi geltoki ezarrita Washington eta New York hirietan. Pradales astelehen arratsaldean iritsi zen Washingtonera eta gau berean bertan elkarretaratze batean hartu zuen parte hiriko University Club delakoan bertako euskal komunitateko partaideekin, ia guztiak profesionalk gazteak, euskal enpresetan ari direnak. Bidaia ...

Gehiago irakurri...


Sagardotegi eta errugbi denboraldia Pariseko Eskual Etxean; apirilaren 5ean, Biltzar Nagusia eta txotxa, Patxi & Konpainiarekin

2025/03/12

Azken sagardotegien irudiak (argazkiak EE) Egun motz eta hotzei epeltasun apur bat jartzeko oso ekintza xarmagarriak proposatu zituen neguan zehar Pariseko Euskal Etxeak bere publikoari begira. Eta jende ugari hurbildu zen Saint-Ouen-sur-Sein Komuneko Gabriel Péri etorbideko egoitzara proposamenek erakarrita. Euskal Etxeak antolatzen duen Sagardotegi Denboraldia urtarrilean hasi zen honako menu honekin: bakailao-tortilla, txuleta (350 gramokoa), ...

Gehiago irakurri...


Kirmen Uriberen lan bat 'New Yorker'-en mende osoko antologian sartu dute: poetak 'Hauskorra' zabaldu du, hona

2025/03/11

Ezkerrean, Kirmen Uriberen 'Hauskorra' poema, eta eskuinean "A Century of Poetry in The New Yorker (1925–2025)" liburuaren azala Azken urteotan New Yorken bizi den Kirmen Uribe poeta ondarroarrak pozez adierazi du May bere poema, Elizabeth Macklin itzultzaile, duela urte batzuk The New Yorker aldizkari ospetsuan argitara eman zena, argitalpen horretako mende osoko poema hautatuak biltzen dituen A Century of Poetry in The New Yorker (1925–2025) liburuan sartu dutela. "Ohore handita da niretzat zinez miresten ditudan autoreen ...

Gehiago irakurri...


Ustekabeak Tokyoko Euskal Etxeko I. Tortilla Txapelketan: Yaiza Lartategi lehen sariduna, tortilla begano batekin

2025/03/11

Tokyoko Euskal Etxeak antolatutako I. Tortilla Txapelketan parte hartu zuten lagunak Sorpresa bat baino gehiago suertatu ziren martxoaren 1ean Tokyoko Euskal Etxeak antolatutako I. Tortilla Txapelketan. Yaiza Lartategi euskaldunak batere ohikoa ez den errezeta bat prestatu zuen, errezeta beganoa hain zuzen, eta boto gehienak jaso zituena izan zen. “Jendeak ez zekien beganoa zenik baina oso ona zen eta irabazle atera zen”, jakinarazi digu Euskal Etxeko lehendakari eta Txapelketaren ...

Gehiago irakurri...


Gastronomia eta euskal dantza Tres Arroyosen Gariaren 56. Jai Probintzialean, Maialen Lujanbio eta Dolores Ibarruri

2025/03/11

Irudietan Hiru Erreka Euskal Etxearen partaidetza Gariaren 56. jaian: stand gastronomikoa eta euskal dantzak Atzerapenez, duela ordu gutxi amaitu da Tres Arroyosen Gariaren Jai Probintzialaren 2025eko edizioa. Oso eguraldi kaskarra egin arren, Udala antolatzaile urtero milaka bisitari biltzen dituen ekitaldi honetako 56. edizioa gogo biziz sustengatu zuten ikus-entzuleek. Jaia martxoaren 5ean, asteazkena, inauguratu zen eta, ohi dutenez, Tres Arroyosko gizataldeek euren banderak erakutsi zituzten ...

Gehiago irakurri...


Imanol Pradales Washington eta New Yorkeko euskaldunekin bilduko da AEBra gaur hasiko duen bidaian

2025/03/10

Pradalesen lehen bisita AEBra, gakoak lortu nahian "sare politiko eta ekonomiko berriak josteko" panorama berriaren aurrean Imanol Pradales gaur astelehen arratsaldean iritsiko da Washingtonera lehendakari gisa Europatik kanpo egingo duen lehenengo bidaian, New York ere bisitaturik asteazken eta ostegunean. Gaur iluntzean, bertako 19:30etan (artearteko 01:30 Euskadin) Columbia Barruti inguruko euskal diasporako kideekin bilduko da, euskal profesional gazte multzoa biltzen duen Washington inguruan, solasaldi bat ere ...

Gehiago irakurri...


Formakuntza pario, Gerora Elkartea FEVA musikarien 2025eko lehen topaketako anfitrioi martxoaren 22-24an Cordoban

2025/03/10

FEVAko musikarien topaketetako postalak. Ezker eskuin eta goitik behera, lehena, 2019ko otsailean, Mar del Platako Denak Batean; 2019ko irailean, Cosquinen; 2022ko abuztuan, Macachingo Euzko Alkartasunean, eta 2023an, berriz ere Cosquinen Proiektua duela urte batzuk hasi zen sortzen, Buenos Aires, Mar del Plata eta Cordobako musikarien artean. Forma hartzen joan eta ekimena FEVAn aurkeztu zen pandemia aurretik. 2019ko otsailean gauzatu zuten lehen bilera Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean, baina, handik gutxira, programatutako guztia aldatu beharko zuten. Osasun-baldintzek horretarako aukera eman zutenean, topaketei berrekin ...

Gehiago irakurri...


Euskara & euskal kultura irakasleak behar dira Montevideo, Berlin, Santiago, Santa Barbara, Habana eta Helsinkin

2025/03/07

Euskal kultura jarduerak Berlinen, Etxepare Institutuko irakurletzak, Berlingo Euskal Etxea eta erakunde gehiago partaide Etxepare Euskal Instititutuak deialdiak ireki ditu munduko sei hiri eta herrialdetan euskara eta euskal kultura irakasteko beste hainbeste plaza eskainiz. Sei irakurletza-deialdi hauetara aurkezteko epea apirilaren 7ra arte egondo da zabalik. Montevideo (Uruguai), Berlin (Alemania), Santiago (Txile), Santa Barbara (AEB), Habana (Kuba) eta Helsinki-ri (Suedia) dagozkie. 2025/2026 ikasturtean ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia