euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Topaketa' datorren astelehenean Buenos Airesko Euskaltzaleak-en; elkarteak ENE Saria 2013 jasoko du

2014/01/23

Euskara klase bat Buenos Airesko Euskaltzaleak-en, joan den azaroan. 1944tik darama Euskaltzaleak-ek euskara irakasten hiriburu argentinarrean (argazkia EuskalKultura.com)
Euskara klase bat Buenos Airesko Euskaltzaleak-en, joan den azaroan. 1944tik darama Euskaltzaleak-ek euskara irakasten hiriburu argentinarrean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Joan den abenduaren 3an adierazi zioten Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiari Eusko Ikaskuntzak 2013ko ENE Saria eman ziola. Orduan adierazitakoa, datorren astelehenean gauzatuko da, Buenos Airesko elkarteak sariaren adierazgarri den estatuatxoa jasoko baitu Kinku Zinkunegi 'Euskara Munduan'eko koordinatzailaren eskutik. Ekitaldiaren aurretik hitzaldia eskainiko du Zinkunegik euskara eta Diasporaz, eta ondoren 2014ko bere lehenengo 'topaketa' egingo du Euskaltzaleak-ek, bazkide, ikasle eta lagunak partaide.

Buenos Aires, Argentina. Argentina eta Hego Ameriketako inguruko herriak uda petoan dauden bitartean, opor giroa eta tenperatura altuak erabat nagusi, atseden gutxi daukate euskarak eta bertako euskara ikasle/irakasleek. Batetik, aurrera darrai San Nicolas-en, Buenos Aires probintzian, Udako Barnetegiak, Brasil, Txile, Uruguai eta Argentinako partaideekin. Barnetegia ostiralean bukatuko da, eta larunbat-igandez ere beste ikastaro bati utziko dio tokia. Ondoren, astelehenean, bere 'topaketa' baterako deia egin du Euskaltzaleak-ek, ekitaldi berean Kinku Zinkunegik hitzaldia eman eta sariaren adierqazgarri den estuatxoa eskuratuko diolarik aurten euskara Buenos Airesen irakasten 70 urte beteko dituen Euskaltzaleak-i.

Ezagunak dira Euskaltzaleak-en 'topaketak'. Maiz antolatzen ditu, normalean ostiralez, eta aukera bat bezala eratzen ditu, elkartearen inguruan dabiltzan ikasle eta partaideek gune eta egokiera izan dezaten euren euskara praktikatu eta giro euskaldunean arratsaldepasa bat egiteko. Izan ere, argi asko daki Euskaltrzaleak-ek, euskara ikastea lehenengo pausoa dela, gero, hizkuntza atxikitzeko, giro bat edo inguru bat behar baita, eta hori ere --zenbait ekimeen bidezn-- eskaintzen saiatzen da, zirkulua itxi nahian-edo.

Topaketak, gainera --eta datorren astelehenekoa ez da salbuspena izango--, 'euskal erara' antolatzen dira eta jate-edateek garrantzia daukate. Kasu honetan, pintxo selekzio bat eskainiko da, etxekoek eginikoa, eta ekitaldi berean elkartearen logoa daramaten hainbat onjektu egongo dira salgai, hala nolaliburuak, pinak, giltzariak, termoak, ikurrinak, mantalak, brodatuak, mapak, bideoak, eta abar.

Parte hartu nahi baduzu, hobe lehendik izena eman eta erreserba egitea.

-Elkartearen emaila: euskaltzaleak@yahoo.com.ar
-Webgunea: http://www.euskaltzaleak.org.ar
-Elkartearen Facebook-a: www.facebook.com/euskaltzaleak?fref=ts



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia