euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tomas Ilzauspe eta Alfonso Echenique bikote nafarra, Txileko ordezkari 2011ko Munduko Musean, Angelun

2011/06/30

Olivier eta Roger Mendiondo aihertarrak dira egungo Munduko Mus txapeldunak
Olivier eta Roger Mendiondo aihertarrak dira egungo Munduko Mus txapeldunak

PUBLIZITATEA

Tomas Ilzauspek eta Alfonso Echeniquek osatzen duten bikotea izango da Txileko ordezkari datorren azaroan Angelu hiri lapurtarrean egingo den 2011ko Euskal Etxeen arteko Munduko Mus Txapelketan. Halaxe erabaki da bikoteak finala irabazi ondoren, Fermin Sarratea eta Jorge Oyarzun-en kontra, Txileko Santiagoko 'Berriketari' hilebetekariak bildu duenez. Txileko mus txapelketak, txapela nazionalarekin batera Mundu Txapelketarako txartela ere sari duena, maiatzean eta ekainean egin dira errepublika australean.

Santiago, Txile. Maiatzean eta ekainean egindako partida eta sailkatzeko saioen ostean bi bikote geratu ziren buruz buru aritzeko eta txapelduna euren artean erabakitzeko: Tomes Ilzauspe eta Alfonso Echenique geratu ziren lehenengo errondako garaile; eta Fermíi Sarratea eta Jorge Oyarzun, bigarrengoko, argi utziz nafarren nagusitasuna Txilen mus kontuei dagokienean.

Finala, beraz, aipatu bi bikoteen artean jokatu zen, garaile Ilzauspe-Echenique geratuz. Ondorioz, beraz, eurak ordezkatuko dute Txile azaroaren 9tik 16a bitartean Angelun (Lapurdi) jokatuko den Mundu mailakoan.

Aurtengo arerioak eta herrialde bakoitzeko txapeldunen mailak oraindik neurri handi batean jakiteke, txiletarrak aukerarik izan dezakete munduko txapela eurenganatzeko, eta horren aurrekari hurbilik ez da falta, 2005ean bikote txiletarrak irabazi baitzuen Mundukoa.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia