Montpellier, Frantzia. Hamabi bikotek hartu zuten parte Montpellier-ko Euskaldunak Euskal Etxeak Jacou-ko Jacques-Prévert aretoan antolatutako Mus Txapelketan: bi (Okzitaniako) Tolosako Denak Bat-ekoak izaki, beste bi Marseillako Euskal Etxekoak, bikote misto bat (Marseillako eta Montpellier-ekoak) eta gainerako zazpiak Montpellier bertakoak. Partida gehienak apirilaren 5ean, larunbatean, jokatu ziren eta finalaurrekoak eta finala, igande goizean.
Partidak larunbat arratsaldean eta igande goizean jokatu ziren Jacou-n
Muslariek eta laguntzaileek Txapelketaz haraindiko zerbait elkarbanatu zuten
Lehiatu ziren hiru euskal etxeak iritsi ziren podiumera. Irabazleak Tolosako Denak Bat-eko Bittor eta Sandrine izan ziren. Bigarren lekuan elkarte antolatzaileko Simone eta Jacques. Eta hirugarren, Marsellako Paul eta Bruno. Larunbateko afaria eta igandeko bazkaria ere partekatu zuten hiru euskal etxeetako muslariek eta beren laguntzaileek eta Marseillako Euskal Etxeak “Plaza Koldo” saria eman zion Michel Bourdeix-i, “bere umore ona, adiskidetasuna eta jokalari zintzoa izateagatik”.
Oldarra La Grande-Motten
Bestalde, Montpellierreko Euskal Etxeak gonbidapena zabaldu nahi izan du Oldarra euskal gizon abesbatzak La Grande-Motten maiatzaren 10ean, larunbata, eskainiko duen kontzerturako, iluntzeko 8etan, Saint-Augustin Elizan. Sarrerak 20 eurotan daude salgai eta hemen eros daitezke.
Esan azkenik kalean dela Lyoneko Euskal Etxeak, Marseillako Euskal Etxeak eta Marseillako Euskal Etxeak elkarrekin plazaratzen duten Hiruak Bat berripaperaren zenbaki bverri bat, hamargarrena, 2025eko apirilari dagokiona. Hemen irakur dezakezu.
- Montpellierreko Euskaldunak Euskal Etxearen webgunea, hemen