euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tokioko Euskal Astea uztailean eta 'Euskadi-Japonia 2020'ko ekitaldiak urtean zehar: ikus programa osoa

2020/03/02

Urte osoan zehar garatuko ditu ekitaldiak 'Euskadi-Japonia 2020' programak; Tokioko Euskal Astea uztailaren 4tik 10era iragarri da
Urte osoan zehar garatuko ditu ekitaldiak 'Euskadi-Japonia 2020' programak; Tokioko Euskal Astea uztailaren 4tik 10era iragarri da

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Tokioko 2020ko Joku Olinpikoak baliatuz Eusko Jaurlaritzak programa oso bat antolatu du 'Euskadi-Japonia 2020' izenpean Euskadi Basque Country marka ezagunagotzeko nazioartean eta sostengua emateko Japoniarekin harremana daukaten euskal aktore guztiei. Seguruenik euskal-japoniar harremana gastronomia arloan nabaritzen da gehien, baina dudarik ez da munduko hirugarren ekonomia oso merkatu interesgarria dela euskal industriarentzat. 'Euskadi-Japonia 2020'k uztailaren 4tik 10era Tokion egingo den 'Euskal Astea-Basque Week' izango du gailurretako bat.

Hona 2020ko ekitaldien laburpena

URTARRILA

MIEko Parlamentuaren bisita Euskadira. Narako gobernadoreak Euskadira egindako bisita.

OTSAILA

Euskadi-Japonia 2020, urteko aurkezpena (Japoniako enbaxadoreak Euskadira egindako visita ofi ziala). Fukushimako Klusterrak Euskadira egindako alderantzizko misioa (onshore interesekoa).

MARTXOA

Eusko Jaurlaritzaren bono iraunkorren Road-Show aurkezpena inbertsore japoniarren aurrean

APIRILA

Gastronomia: Wine & Gourmet Japan – Tokyo azoka.
- Azokan parte hartzea, produktuaren erakusketarekin.
- Barra-gunea, produktuen dastaketa eta maridajea.
- Business afaria, sukaldeko elkarrizketak.

MAIATZA

Euskal Zinema Zikloa Tokioko Cervantes Institutuan.
Jarduerak Tokioko Unibertsitateko Euskara Irakurletzako ikasleekin.
Eusko Ganberek Japoniara egindako sektore anitzeko misioa.

EKAINA

Euskal Zinema Zikloa Tokioko Cervantes Institutuan.
Jarduerak Tokioko Unibertsitateko Euskara Irakurletzako ikasleekin.

UZTAILA

Basque Week/Basque Astea Tokion.
Gastronomia: alderantzizko misioa
- profesional japoniarrek Euskadi bisitatuko dute.
- Prestakuntza/Showcooking.
- Produktuen erakusketa.
- Enpresetara bisitak.

IRAILA

Euskal kirolarien parte-hartzea 2020ko Tokioko Paraolinpiar Jokoetan.
Basque Culinary Prize saria hautatzeko azken bilera Tokion.

URRIA

Osakako JATA Nazioarteko Turismo Azokara bisita.
Energiaren Azokan parte hartzea Fukushiman.
ACICAE misioa (Automobilgintzako Euskal Klusterra) Japoniara, enpresekin.
Greater Nagoia-ren enpresa-misioa Euskadira.

AZAROA

Toyamako enpresa-ordezkaritzaren alderantzizko misioa.

ABENDUA

Euskadi-Japonia 2020ren urteko balantzea.

-Datak hurbiltzen joan ahala aterako dira programa zehatzagoak. Ikus edo jaitsi programa orokorra pdf-n hemen (gaurko egunera eguneratuta)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia