Vitoria-Gasteiz. Ahalik eta pertsona gehiengana heltzeko, Basque Week-en programari azken ikutuak ematen ari zaizkio. Programak parte hartzeko ekintza-multzo desberdinak jasoko ditu, aire zabalean eta leku pribilegiatuetan. Esperientzia kulturalak, herri kiroletakoak eta sukaldaritzakoak eskainiko dira, ikusleek Tokion, beren hirian, euskal kulturaren, tradizioen eta gastronomiaren esperientzian aktiboki parte hartzea helburu, adierazi du Eusko Jaurlaritzak.
Hau guztia Urkullu lehendakariak eta Japoniako enbaxadore Kenji Hiramatsuk aste honetan Ajuria-Enean izan duten bileraren ondotik zabaldu du Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak 2020ko Tokioko Joko Olinpikoak baliatu nahi ditu "Euskadi-Japonia 2020" ekimena medio Euskadi Basque Country marka indartu eta bereziki ekonomia, nekazaritzako elikagaiak eta kultur trukeak sustatzeko.
Japoniako enbaxadak ere laguntzen du ekimen hontan. Hiru jarduera-ardatzetan oinarrituta, hainbat ekitaldi antolatuko dira Euskadin, honako hauek ardatz hartuta: enpresa-misioak bi norabideetan bidaltzea, startup-ak, gastronomia-azokak eta abar bultzatzea, eta abar. Aurtengo udazkenean, euskal hiri nagusietako batek ekitaldi handienak eta esanguratsuenak hartuko ditu, hala nola, jardunaldi gastronomikoak eta zinema-azokak.
Bestalde, Bilbok "Japan Weekend" jaialdia hartzen du urtero otsailean eta "Bilboko Manga Aretoa" ekainean, anime eta mangaren inguruan 10.000 lagun biltzen dira. Aurten "Euskadi-Japonia 2020" ospatzen dela kontuan hartuta, Enbaxadak lan egingo du bi topaketa hauen tamaina aurreko edizioetakoa baino handiagoa izan dadin.