euskal diaspora eta kultura
2009/07/28
PUBLIZITATEA
Donostia, Gipuzkoa. 'Tokiko' euskarazko tokiko telebisten elkartea da. 2005ean sortu zen sektore hori indartzeko eta bere baitan ditu Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait telebista eta baita Topagunea euskara elkarteen federazioa ere. Tokikok abian jarri berri du www.tokiko.tv webgunea eta bertan euskarazko tokiko telebista hauek daukate presentzia: Tolosaldeko (Gipuzkoa) 28 Kanalak; Urola bailarako (Gipuzkoa) Erlo Telebistak; Goierri Telebistak (Gipuzkoa); Deba Garaiko (Gipuzkoa) Goiena Telebistak; Bizkaiko Busturia eta Lea Artibaiko Oizmendi Telebistak; Topagunea Telebistak; Nafarroako ipar-mendebaldeko Ttipi-ttapak (bertan behera egun); eta Baztanaldeko Xaloa Telebistak.
Sortu berri duten atarian bisitariak ikusi nahi duen kanala hautatu eta bertako erreportaia eta informazioak ikusteko aukera bereganatzen du. Abantaila, zalantzarik gabe, herritik kanpo egonik edo Diasporan finkatua egonik sorterriarekiko lotura galdu nahi ez dutenentzat. Atariak bestetik, erabiltzaileen parte hartzea sustatu nahi du eta edozeinek eskegi ditzake bertan bere bideoak. Kanpoan bizi diren herriko seme-alabek edo haien ondorengoek egindakoaren berri jakitea beti ere gustura hartzen den informazioa da.
Webgunea oso modu sinplean diseinatuta izan da, bertatik nabigatzea edonorentzat erraza izan dadin. Gai jakin bati buruzko albisteak ikusi nahi badira 'Kategoriak' atalera jo eta bertan topa daitezke: albisteak, bidaiak edo motorra dira, esaterako, kategorietako batzuk. Baina bertaratu eta saiatzea bezalakorik ez dago. Ongi etorri atari berriari.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus