Jose C. Paz, Argentina. José C. Pazeko Toki Eder antolatzaile, Lehiaketa bi kategoriatan antolatu da, adinaren arabera: gazteen kategoria, 12 eta 17 urte arteko neska-mutilei begira, eta helduena, 18 urtetik gorakoentzat. Parte hartzaileek narrazio bakarra aurkeztu ahal izango dute; 2 orrialdeko luzeraduna gutxienez eta 8 gehienez, A-4 tamainan; letra-mota Arial 12 neurrikoa; lerroarte bikoitzekoa. Lanak argitaratugabeak behar dute izan, izenburudunak eta Toki Eder Euskal Etxean aurkeztu behar dira 2019ko martxoaren 26 eta 28an, arratsaldeko 7etatik 18:30etara. Saridunek eskudirua jasoko dute, 7.000 peso bi lehenengo postuentzat eta 3.500 bigarrenentzat.
Sari berezi bat ere emango dio Euskal Etxeak euskarari leku edo isla garrantzitsua ematen dion ipuinari. “Euskara Euskal Herriaren nortasunaren ikur sendoena da eta hori islatzea lortzen duen kontaketak 4.000 pesoko sari berezia jasoko du”, jakinarazten dute Toki Eder-etik. Eskudiruaz gain, parte hartzaile guztiek diploma bana jasoko dute eta euren lanak 2019an argitaratuko den liburu batean bilduko dira.
Epaimahaikideak Argentinako eta Euskal Herriko euskal kultura arloko erreferenteak izango dira eta euren erabakia 2019 maiatzean kaleratuko da.
Informazio gehiago jasotzeko lehiaketaren arduraduna den Maria del Pilar Uribeondo y Ruizekin kontaktatu behar da (muribeondoyruiz@yahoo.com.ar) helbidean.
Oinarriak osorik, hemen.