euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Toki Eder Euskal Etxeak Carlos Urquiaga alkatea jaso zuen Jose C. Paz hiriaren Mendeurrenaren baitan

2013/07/19

Toki Eder Euskal Etxeak bat egin zuen hiriak antolatutako omenaldiarekin (argazkiaEE)
Toki Eder Euskal Etxeak bat egin zuen hiriak antolatutako omenaldiarekin (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Ehun urte betetzen ari dira hil honetan Jose Vicente Altube oñatiarrak ‘José Clemente Paz’ izena jarri zionetik Argentinako hiri honi. Euskal konexio hori kari, Toki Eder euskal etxeak partaidetza handia izan du urtemuga ospakizun ofizialean eta herriko plazan egindako omenaldia bukatzean, bere egoitzan jaso zituen Jose C. Pazeko mandatari eta erakunde askotako agintariak. Bestalde, hilabete hasieran Toki Eder bisitatu zuen Mariana Fernandez Castelli irakasleak, euskal geografiari buruzko hitzaldi bat emanez.

Jose C. Paz, Argentina. Pertsonaia, Jose Clemente Paz, 1842. urtean jaio zen, Buenos Aires hirian, izen handiko familia baten barruan. Heziketagatik garaikideen artean gailendu zen Paz jaunak La Prensa egunkaria sortu zuen 1869an eta politikari eta diplomatiko aritu zen Madril eta Parisen. Jardunbide honi erreparatuz, seguruenik, bere izena jarri zien Jose Vicente Altubek Argentinako hiriburutik 35 kilometro ipar-mendebaldera dauden lur hauei, egungo José C. Paz hiriari.

Joan den uztailaren 13an ehun urte bete dira izendatzea burutu zenetik eta Jose C. Pazeko komunitateak urtemuga ospatu zuen. Ekitaldia plaza nagusian egin zen, eta lore sorta utzi eta hitz batzuk esan ondoren, Toki Eder-ek Ohorezko Ardoa eskaini zuen bere instalazioetan. Lagun ugari bildu ziren erakundearen egoitzara omenaldian parte hartzeko, tartean ‘Jose Altube’ Museoko eta ‘Nelly Altube’ Abesbatzako kideak, Leones, Rotary eta El Porvenir Klubetako ordezkariak, ‘Sarmiento’ Elkarte Japoniarreko agintariak, hiriko suhiltzaileak eta euskal etxearen laguntza jasotzen duten elkarteko kideak. Aipatzekoa da Carlos Urquiaga alkatea eta Jose V. Altube oñatiarraren ondorengoak ere bertaratu zirela ekitaldira.

Euskal geografia Jose C Pazen 2013 01

[Euskal geografia mintzagai eta irudietan ikusgai: arreta handiz jarraitu zuten hilabete hasieran Mariana Fernandez Castelliren hitzaldia euskal etxera hurnildutakoek (argazkiaEE)]

Beste alde batetik, eta urteko programari jarraituz, Mariana Fernandez Castelli irakasleak euskal geografiari buruzko hitzaldi bat eman zuen uztailaren 6an Toki Eder Euskal Etxean. Angeles Oñederra tokiederkideak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, “argazki mordo baten bidez –asko berak egindakoak– Euskal Herriko ibai, mendi, baso, kostalde eta lautadetan ‘ibili’ ginen. Paisaien edertasunaz gozatu genuen eta geure bizipenak gogoratzeko aukera eman zigun. Horrexegatik, eta bere jarrera lagunkorragatik, esker beroak eman nahi dizkiogu Marianari”.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia