euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

THGB Kultura III. Gailurra hasiko da gaur Buenos Airen, Bilbo eta Donostiako udaletako ordezkariekin

2019/04/03

THGBen (Tokiko Hiri eta Gobernuak Baturik) III. Kultura Gailurra apirilaren 3tik 5era egingo da Buenos Aires Hiriko Usina del Arte-n
THGBen (Tokiko Hiri eta Gobernuak Baturik) III. Kultura Gailurra apirilaren 3tik 5era egingo da Buenos Aires Hiriko Usina del Arte-n

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. THGBen (Tokiko Hiri eta Gobernuak Baturik) III. Kultura Gailurra egingo da apirilaren 3tik 5era, asteazkenetik ostiralera, Buenos Aires Hiriko Usina del Arte-n, bertaratuko diren munduko hiri eta tokiko gobernuen ordezkarien artean Bilboko Kultura zuzendari Iñaki Lopez de Aguileta eta 'Donostia Kultura' erakundeko Zuzendaritzari atxikitako teknikari Imanol Galdos daudela. Bi euskal ordezkariok gaur arratsaldean bertan mintzatuko dira eta Lopez de Aguileta baita ostegunean ere, kasu honetan Bilboko alkate Juan Mari Aburtoren izenean.

Gogora dezagun THGB edo CGLU (Ciudades y Gobiernos Locales Unidos) erakundeko Kultura Batzordeak Buenos Aires, Lisboa eta Mexiko Hiriak dituela lehendakarikide eta lehendakariordekide, berriz, Bartzelona, Bilbo, Bogota, Jeju, Porto Alegre eta Erroma. Buenos Aires Hiriko gobernuburu Horacio Rodriguez Larreta anfitrioi izango duen bilera honek "Hiriak dira buru kulturak garapen iraunkorrean daukan rolean" hartu du goiburu, agenda globalak jartze eta elkarbanatze bidean, Kulturaren Agenda 21en ildotik eta bost kontinenteetako hiri eta toki-gobernuak lagun.

-Gailurreko programa eta xehetasun guztiak (pdf)
-www.uclg-culturesummit2019.org
-twitter.com/agenda21culture
-facebook.com/agenda21culture



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia