Boise, AEB. Athletic-en Boiseko Peñaren bidez iritsi zitzaigun dokumentalaren estreinaldi birtualerako gonbitea, urriaren 30ean bertako orduaren 11etan hainbat zale pantailaren aurrean bildu zituena. Estatu Batuetako La Ligak eginiko ekoizpen bat da eta Ander Egiluz Alzola (Getxo, 1998) futbol jokalari euskal-boisetar gaztearen kirol ibilbidea aurkezten digu, ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin, jokalaria, bere familia eta bere inguru euskal-amerikarra ere ongi potretatuz.
Orain, La Ligak dokumentalaren irudiak plazaratu ditu (horretarako, egin klik irudian, eta ikusi Youtuben; edo zuzenean klikatu hemen)
Gogora dezagun, Ander Egiluz, Jose Luis Egiluz irakasle eta musikari bizkaitarraren eta Michelle Alzola euskal jatorriko idahotarraren semea dela. Aneren neba da eta bi erreferentziak lagun --euskalduna eta idahotarra-- bizi izan ditu (apirilaren 27an beteak) dituen 22 urteak.
Estatu Batuetako La Ligak ekoitzi duen Ander Egiluz euskal-amerikarrari buruzko dokumentala