euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Telefonicaren kable harpidedun txiletarrek 2011ko urtarrilean jasoko dute Canal Vascoren seinalea

2010/11/23

Canal Vasco da ETBren Ameriketarako seinalearen izena
Canal Vasco da ETBren Ameriketarako seinalearen izena

PUBLIZITATEA

EITBko zuzendari orokor Alberto Suriok, eta 004Dedia Networkseko eduki-programazioko eta Telefónica-Txileko zuzendaritzako kide Peter Kothek Txileko telebistetan euskal katea Telefonicaren kanalaren bidez ikusgai izateko akordioa sinatu dute. Telefonicako harpidedunek ETB ikusi ahal izango dute 2011eko urtarrilaren 1etik aitzina. Akordioa izenpetu eta gero, Alberto Suriok eskerrak eman zizkion Ana Urchueguía Eusko Jaurlaritzako Txile eta Perurako Ordezkariari, eskainitako laguntzagatik, eta baita ere Santiagoko eraikin ikusgarrienetako bat den Torre Telefónica-ra gerturatutako euskal komunitateko bi elkarteei.

Santiago, Txile. Akordioak islatzen duenez, EITB eta Eusko Jaurlaritzaren Santiagoko Ordezkaritza bat datoz atzerrian Euskadiren irudi garaikidea erakusteko ahaleginean, batez ere Txilen bezala euskal presentzia garrantzitsua duten herrialdeen kasuan. “Txile, Kolonbia eta Venezuelako 700.000 etxetara izango dugu sarbidea, Euskadi moderno eta berritzailea erakusteko; izan ere, gure irudia, gure kultura, gure hizkuntza, gastronomia, kirolak… indartu eta proiektatu nahi ditugu”. Hauek izan ziren EITBko zuzendariaren hitzetako batzuk, Santiagora bidaiaturik akordioa bertako Telefonicako zuzendaritzakoekin sinatzeko.

Sinatze ekitaldira bildu ziren, beste zenbaiten artean, Europar Batasuneko Txilerako Ordezkari Jaime Perez-Vidal; Espainiako Enbaxadako ministro kontseilari Nabor Garcia; Telefónica-Txileko zuzendari Claudio Muñoz; Valparaísoko Eusko Etxeko lehendakari Archibaldo Uriarte eta  Santiagoko Estadio Españoleko Euskal Gizataldeko presidente Imanol Carredano. Ez Santiagoko Euzko Etxeko ordezkaririk.

Ahalegin-metatze berri honen arduradunak pozarren eta esker oneko agertu ziren bi aldeei onurak ekarriko dizkien akordioarekin; batetik, Telefónica, eduki eta programazioaren hazkundean laguntzen diolako, eta bestetik, ETB, zinez laguntzen baitio bere zerbitzuak Diasporari helarazten, kanpoko euskaldunen arteko informazio eta kultura loturak estutuz.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia