euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tbilisi Estatu Unibertsitateak (TSU) Euskara eta Euskal Kultura irakatsiko du kurtso honetan, Martin Artola irakurle

2021/09/28

Georgia sovietar errepublika ohiko hiriburua da Tbilisi eta ikasturte honetatik aurrera bertako TSU unibertsitatean euskara irakatsiko da
Georgia sovietar errepublika ohiko hiriburua da Tbilisi eta ikasturte honetatik aurrera bertako TSU unibertsitatean euskara irakatsiko da

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Orain hasten ari den ikasturte honetatik aurrera Euskara eta Euskal Kultura eskolak emango ditu Georgiako Ivane Javakhishvili Tbilisi Estatu Unibertsitateak (ingelesez Tbilisi State University, TSU), Etxepare Euskal Institutuak eta TSUko arduradunek sinatu hitzarmenari esker. Jakina denez, Georgia eta Euskal Herriaren artean adiskidetasun eta kidetasun harreman historiko bat dago, eta badaude teoriak bi herri eta kulturen arteko jatorria lotzen dituztenak.

Azken urteotan abiatutako kontaktuen harira, TSUko errektore George Sharvashidze-k eta Nazioarteko Harremanetarako zuzendari Tea Gergedava-k bisitatu berri dute Etxepare Institutuaren egoitza Donostian, Georgiako enbaxadari Ilia Giorgadze lagun, eta Etxepareko zuzendari Irene Larraza eta Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendari Garbiñe Iztuetarekin elkarrizketaturik bozkarioz partekatu dute euren lankidetza eta elkarlanaren emaitza den lehenengo Euskara eta Euskal Kultura irakurtzetzaren berria.

Hitzarmena berez 2020an sinatu zen, eskolak oraingo ikasturtean hasteko. Martin Artola izango da Euskal Herritik Tbilisira abiatuko den lehenengo euskal irakurlea.

Honekin 35 dira munduan, Euskara eta Euskal Kultura irakatsirik Etxepare Euskal Institutuaren sarea osatzen duten unibertsitateak.

-ივანე ჯავახიშვილის სახელობის თბილისის სახელმწიფო უნივერსიტეტი (Ivane Javakhishvili Tbilisi State University)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia