euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Taun Taun eta Teatro Paradiso euskal konpainiak Nueva Delhiko Txotxongilo Jaialdiko VI. edizioan parte hartu dute

2008/02/19

Batuta eta Notatxo Indian auekeztutako Taun Taun konpainiako pertsonaiak (argazkia Deia)
Batuta eta Notatxo Indian auekeztutako Taun Taun konpainiako pertsonaiak (argazkia Deia)

PUBLIZITATEA

Euskal txotxongiloek protagonismoa eduki dute egun hauetan N. Delhiko (India) Txotxongilo Jaialdiaren VI. edizioan. Izan ere, Taun Taun eta Teatro Paradiso konpainiek espainiar estatutik eta Portugaletik ekarritako beste 350 txotxongilorekin batera euren lanak aurkeztu zituzten esposizio batean. Iberiar penintsulako txotxongiloen ibilbide historikoa erakusteko jaitako ekimen hau Tolosako Ekinbide Etxeak (CIT), Atzerriko Ekintza Kulturaleko Sozietate Estatalak (Seacex), Indira Gandhi National Centre for the Artsek (Ignca) eta Ishara Puppet Theatre Trustek antolatu dute. Izan ere, XVIII. mendetik hasi eta gaur egungo sortzaileen obrak biltzen ditu.
Taun Taun eta Teatro Paradiso euskal konpainiak Tolosako Ekinbide Etxeak (CIT), Atzerriko Ekintza Kulturaleko Sozietate Estatalak (Seacex), Indira Gandhi National Centre for the Artsek (Ignca) eta Ishara Puppet Theatre Trustek antolatzen duten Txotxongilo Jaialdiko VI. edizioan parte hartu dute egun hauetan. Batuta eta Notatxo dira Taun Taun taldeko pertsonaia musikalak. Batutak 1,50 neurtzen du eta haragi eta hezurrezko eskuak ditu. Notatxo, bere tamaina txikiagatik, goma-aparrez egina dago eta musika estilo ezberdinetatik bidaiatzen laguntzen dio bere lagunari. Gipuzkoako taldea osatzen duten bost kideak oso pozik agertu dira Indian egoteagatik. Orain Singapurren beste emanaldi bat egiteko gonbidatu dituzte.

Teatro Paradiso Arabako konpainiak, berriz, apustu berritzailea aurkeztu du, haurtzarorako europar artearen Small Size proiektuari lotua. Belgikako Guimbardeko Teatroarekin egindako koprodukzioa da. Alfonso eta Eufemia dira konpainia honen laneko pertsonaiak eta, gutxienez, ehundaka urte edukiko dituzte. Ile zuria dute eta 350 baino gehiagoko txotxongilo-taldearekin batera mugitu ziren Asiako kontinentean. Indiatik pasa ondoren, jaialdia Chengduko (Txina) Jinsha Site Museumen antolatuko da hurrengo ekainaren 7an.

2006. urtean Gipuzkoako Tolosa herrian Titirijai egin zen, Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia. Inoiz ospatu den iberiar penintsulako txotxongilo eredurik hoberena izan zen, arduradunen esanetan, eta urte horretatik hona ez du bere ibilbidea gelditu. Horrela, Indira Gandhi National Centre for the Arts Tolosakoaren hurrengoa da. Esposizioa hilaren 26a arte egongo da irekita eta obrak, txotxongiloak, argazki materiala, kartel zaharrak, dekoratu originalak eta atrezzoko elementuak edukiko ditu. Tolosako jaialdia, gonbidatu gisa joango da hemendik gutxira Vietnamen ospatuko den beste esposizio batera.


Lotura interesgarriak

Taun Taun konpainiari buruzko informazio gehiago
www.dpm-cultura.org

Tolosako Ekinbide Etxea
www.cittolosa.com


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia