euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Taska' eta euskal eta argentinar dantzak larunbatean Cañuelaseko Denak Bat-en 'Euskal Arima'ko gazteek antolatuta

2022/11/17

Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeko Euskal Arima gazteen dantza taldeak 'Taska' iragarri du larunbaterako elkartearen egoitzan
Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeko Euskal Arima gazteen dantza taldeak 'Taska' iragarri du larunbaterako elkartearen egoitzan

PUBLIZITATEA

Cañuelas, Argentina. Cañuelaseko Denak Bateko gazteek osatzen duten 'Euskal Arima' dantza taldeak 'Taska' bat antolatu du larunbaterako, azaroaren 19rako, Euskal Etxearen egoitzan. Gaueko 9etan hasiko da, kantina zerbitzua izango du eta sarrera aldez aurretik erosten dutenek erdia ordainduko dute. Euskal Arimaren emanaldiaz gain, EEko beste bi dantza taldeak ere jendaurretuko dira: helduen taldea, Euskal Arimako kideen gurasoek osatua; eta umeen taldea. Cecilia Milani, María José Oyarzabal, Lourdes Aguirre eta Victoria Rodríguez dira taldeetako zuzendariak.

Euskal dantzariekin batera, Argentinan azaroaren 10ean ospatzen den Tradizioaren Egunarekin bat eginez, antolatzaileek bereziki gonbidatu dute Carlos Aguirre zuzendari duen ‘Ballet Grupo Sol y sus Amigos’ balleta. Talde honek desgaitasunen bat daukaten pertsonak integratzen ditu eta dantza folkloriko argentinarrak eskainiko dituzte Euskal Etxearen agertokian.

Dantza ikuskizunen ondotik, publikoak dantzatzeko txanda etorriko da, EEko gazteak disko jartzaile. Kantinak pintxoak eta ogitartekoak eskainiko ditu. Sarrerak 400 pesona salduko dira, baina aurretiaz erostekotan, 200. Hala egin nahi dutenek Euskal Etxeko egoitzara (Del Carmen 446) jo dezakete edo harremanetan jarri antolatzaileekin honako sare sozialen bidez:

-Facebook: Centro Basko Denak Bat Canuelas
-IG: denakbatcanuelas



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia