euskal diaspora eta kultura
2008/09/02
PUBLIZITATEA
Chivilcoy, Argentina. Beti Aurrera Euskal Etxeak azken aste bizi-biziak izan ditu, elkartearen 25. urteurrenaren ospakizuna dela eta. Data ospatu asmoz elkarteko kideek hainbat ekimen eta ekitaldi antolatu dituzte. Joan den abuztuaren 16ean adibidez, Gloria Galarza de Ventieri bazkideak (elkarteko sortzaileetako bat izan zen bera) emandako haritz kimu bat landatu zuen Beti Aurrerak. Ekitaldian elkarteko dantzariek erakustaldia eskaini zuten eta ondoren bazkide bakoitzak lur palakada bat bota zuen, haritzak sustraiak ondo hartu ditzan.
Egun berean euskal etxeak Haurraren Eguna ospatu zuen, San Cayetano parrokiako Caritasen jangelan egin zuten askari solidario batekin. Jangela honetan beharra duten herriko haurrentzako askari bat egiten da larunbatero, eta oraingoan Beti Aurrera izan zen antolakuntzaren arduraduna. Elkarteko zuzendaritza, dantzariak eta emakumeak izan ziren bertan eta txokolate, ogitarteko eta beste kutixiz osaturiko menua prestatu zuten. Dantzariek dantza erakustaldia eskaini zieten haurrei eta gero beraientzako jokoak antolatu zituzten. Egunari bukaera emateko haurrei elkarteak jasotako arropa berri eta bigarren eskukoa oparitu zieten.
[Haurrek ederki gozatu zuten Beti Aurrerako dantzarien erakustaldiarekin]
Bukatzeko aipagarria da ere Beti Aurreraren aurtengo Tangueria-k izan zuen arrakasta. 150 lagundik gora bildu ziren abuztuaren 22an euskal etxearen egoitzan, tango gauaz gozatzeko gogotsu.
[Bikote askok euren abilezia erakutsi zuten Tango Gauan]
Informazio gehiago, Beti Aurreraren blogean, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus