Tandil, Argentina. Ehun urte baino gehiago dituen Tandilgo Euskal Etxeko frontoiak propio zabalduko dizkie ateak euskal kirol tradizional hau ikasi eta praktikatu nahi duten emakumeei. Klaseak astelehenetik ostiralera izango dira, arratsaldez, astean bitan; ordutegia Tina Corbal irakaslearekin adostu behar da. Tina Corbal, bertatik 160 bat kilometrora dagoen De La Garma herrian jaioa bada ere, Tandilgo Gure Etxean trebatutako pilotaria da.
Aurten 70. urteurrena ospatuko duen Gure Etxetik azaldu digutenez, “Eskola irekitzeko ideia iaz sortu zen, 8 eta 12 urte arteko txikientzako Eskola osatu genuenean, konturatu baiginen guztiak neska bat salbu mutikoak zirela. Hori ikusita eskaintza neska helduagoei ere egin behar geniela erabaki genuen”.
Interesatuek Euskal Etxera (Sarmiento 1079) hurbiltzea baino ez dute. Bertan adostuko dute ordutegiak ikusi eta xehetasunak zehaztu ahal izateko.