euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tandilgo Gure Etxea-k Dantzarien Topaketan parte hartzeko gonbidapena luzatu die eskualdeko euskal etxeei

2011/03/29

Dantza erakustaldia Tandilgo Euskal Etxearen 2008ko Sanferminetan
Dantza erakustaldia Tandilgo Euskal Etxearen 2008ko Sanferminetan

PUBLIZITATEA

Ikasturte hasieran gaude Argentinan eta proposamen anitz eskainiko dizkio aurten ere Buenos Aires probintziako Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak herriko komunitateari, tartean, euskara, dantza eta pilota klaseak, liburutegi zerbitzua, eta etxeko abesbatzako partaide izateko aukera. Ohiko ekintza hauetaz gain, erakundeko Zuzendaritza Batzordeak Biltzar Orokorrerako deia luzatu du. Aldi berean, eta Tandildik hurbil dauden euskal etxeetako gazteak elkartzeko asmoz, maiatzaren 14an Dantzarien Topaketa iragarri dute. Jai honetan parte hartzeko gonbite irekia ere plazaratu dute Gure Etxea-ko lagunek.

Tandil, Argentina. Mugimendu handiko erakundea da Tandilgo Gure Etxea. Izan ere, adin guztietarako eta mota askotako ekintzak gauzatzen dira urtean zehar jarduera luzea duen euskal etxe honetan. Bere liburutegia egunero dago irekita arratsaldeko 5etatik 8etara etxeko kideek eta kide ez direnek kontsultak egin ahal izan ditzaten.

Cecilia Cenoz, Beatriz Poume eta Valeria Aramburu irakasleek euskara klaseak ematen dizkiete hainbat ume, gazte eta helduei. Martin Tumbarino zuzendari, etxeko abesbatzak astelehenetan eta ostegunetan entseatzen du, iluntzeko 8etatik 9:30etara.

Dantzak eta kirola

Euskal dantzak gustuko dituztenentzat ere badago aukera Gure Etxean. Berehalako hasiko diren saioetan, txikiak larunbatetan elkartuko dira dantzen munduan murgiltzen hasteko eta helduek asteartetan iluntzeko 8:30etatik 10etara eta larunbatetan iluntzeko 8 etatik 10etara izango dute saioak egiteko hitzordua.

Kirolari dagokionez, euskal pilota eskolak emango dira etxeko egoitzan. 8 eta 15 urte arteko neska-mutilek asteartetan eta ostegunetan izango dituzte klaseak, arratsaldeko 5:30etatik 7etara. Helduentzako praktikak ere, emakumeentzat zein gizonentzat, laster hasiko dira. Informazio gehiago eskuratzeko, Sarmiento kaleko 1079 zenbakian dagoen euskal etxeko idazkaritzara jo behar da, egunero arratsaldeko 5etatik 8:30etara.

Datorren larunbateko Biltzar Orokorra

Beste alde batetik, erakundeko Zuzendaritza Batzordeak Biltzar Orokorrerako deia luzatu du. Biltzarra datorren larunbatean, apirilaren 2an, burutuko da elkarteko egoitzan eta eztabaidatuko diren gaien artean, Zuzendaritza Batzordeko zenbait kargu berritzea eta zozketak egiteko udaletxeko baimena nola lortu, aipa daitezke.

Tandil Eskualdeko Dantzarien Topaketa

Jaiak ere ospatuko dira aurten Gure Etxea Euskal Etxean. Eta lehena Eskualdeko Dantzarien Topaketa izango da, maiatzaren 14an. Tandil-etik hurbil dauden herrietako euskal etxeei dago zuzenduta gonbitea, eta egitarauari dagokionez, asteburu horretako larunbat arratsaldean Aitor Alava dantzariak klase bat emango du eta egun berean, baina gauean, dantzari guztiek 'taska' batean parte hartu ahal izango dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia