euskal diaspora eta kultura
2012/05/01
PUBLIZITATEA
Tandil, Argentina. Mugimendu handiko euskal etxea da Tandilgoa eta, euskarari dagokionez, aurten urte berezia hasia du. Urrunago joan gabe, gogora dezagun euskal etxeak urtarrilaren 21etik 28ra ‘Euskara Munduan’ proiektuko ikasle eta irakasleak errezibitu zituela, Hego Ameriketako udako barnetegia bertan ospa zezaten.
Orain eta 2012ko ikasturteari begira, euskararekin lotura duen beste proiektu batean daude murgilduta Gure Etxea-ko arduradunak: euskal etxearen eskutik, euskara ikastaro bat hasiko du maiatzeko lehenengo astean UNCPBA Unibertsitateak. Euskal etxeak eta Unibertsitateak sinatutako hitzarmenaren arabera, eskolek HABEko curriculuma jarraituko dute eta lehenengo urtea bukatzean euskara ikastaroko ikasleak oinarrizko elkarrizketak sortzeko eta testu sinpleak idatzi eta ulertzeko gai izango dira.
Ekimena Unibertsitateko Hizkuntza Eskolaren baitan gauzatuko da eta izena emateko epea zabalik dago. Klaseak Ernesto Sabato eskolan izango dira, astearteetan eta ostegunetan, iluntzeko 7etatik 8:30etara, Valeria Aramburu irakasle. Informazio gehiago eskuratzeko leku edo baliabideak: Hizkuntza Departamentua, Pinto kaleko 399. zenbakian; e-mailez, sec_lenguas@rec.unicen.edu.ar; edo telefonoz: (02293) 42-2000, goizeko 8etatik arratsaldeko 5ak arte.
Lotura interesgarriak
UNCPBA, Buenos Aires Probintzia Erdialdeko Unibertsitate Nazionala
www.unicen.edu.ar/lengua
FEVA, Argentinako euskal erakundeen federazioa
www.fevaonline.org.ar
HABE, Helduak euskaldundu eta alfabetatzeko erakundea
www.habe.org
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus