Tandil, Argentina. Buenos Aires probintzia barnealdean, Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak elkartearen egoitzan egin zuen apirilaren 28an bere Ohiko Batzar Orokorra eta besteak beste Zuzendaritza Batzordea berritu zuen, honakoak direlarik datorren agintaldirako Zuzendaritza Batzordea osatzen duten kideak:
-Lehendakaria: Lejarreta Cecilia
-Lehendakariordea: Castillón Marcos
-Idazkaria: Minaberry Carolina
-Idazkariordea: Poumé Beatriz
-Akten idazkaria: Vespa Liliana
-Diruzaina: Martín Mercedes
-Diruzainordea: Etchegaray Facundo
-Batzordekide Titularrak: Benavídez Santiago, Kain Esteban, Aspiriz Barbara, Olazábal Inés
-Batzordekide Ordezkoak: Confalonieri Graciela, Harguindeguy Martín, Irurzun Alicia, Ordoqui Nélida
-Kontu Ikuskatzaile Titularrak: Casaux Luciano, Etchegaray Gustavo, Harguindeguy María Lidia
-Kontu Ikuskatzaile Ordezkoak: Etchegoin José, Aramburu Valeria
-Ohorezko Epaimahaikide Titularrak: Rodenas Maite, Beguiristain Juan, Mutuberria Micaela
-Ohorezko Epaimahaikide Ordezkoak: Dindart de Legarreta Maria del Carmen, Zabala Alicia
Jarduera ugariko urtea izaten ari
Apirilean euskal elkarteak Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogoratu zuen, egoitzan egindako ekitaldi batekin. Eta Emakumezkoen Pala Txapelketa Probintzialeko lehen data jokatu zen. Etxeko jokalariek emaitza bikainak lortu zituzten: A kategorian, Martina Fulco eta Albertina Corbal bikoteak bigarren postua, eta Raucheko Rocio eta Luz Caballerok lehenengoa; eta B kategorian, etxeko Yamila Abait eta Sara Almeida bikoteak irabazi zuen.
Apirilaren 22an eta 23an Euskal Etxeak Gizataldeen Zuzendarien 5. Topaketa Nazionalean hartu zuen parte. Tandilgo Gizataldeen Elkarteko kideek antolatutako ekitaldian, Valeria Aramburu izan zen Euskal Etxeko ordezkari eta migratzaileen kolektiboek pairatzen dituzten akulturazio prozesuei buruzko hitzaldia eman zuen.
Maiatza ere proposamen berriekin iritsi da. Joan den igandean, hilaren 15ean, bertako La Higuera taldeak "Días de fiesta" antzezlana aurkeztu zuen, Nuestra Señora en la Sierra kaperarako dirua biltzeko asmoarekin. Eta datorren astelehenean, maiatzaren 23an, mus tailerra hasiko da Graciela Confalonieri bazkidearen eskutik. Ekimen gehiago ere ari da aitzinarazten “Gure Etxea”, beti erakundeko programazioko parte diren euskara eskolak, esate baterako.
Zorionak batzorde berriari! Onena hasi berria den agintaldian!