euskal diaspora eta kultura
2009/11/19
PUBLIZITATEA
Tandil, Argentina. Tandileko komunikabideek oso kontutan daukate herriko Euskal Etxearen hirurogeigarren urteurrena eta iraganera atzera begirada bat botatzeko eta etorkizunaz galdetzeko bildu dira Gure Etxea-ko lehendakariarekin. Cenoz pozik azaldu da Gure Etxeak urteurren biribil hori ospatzeko antolatutako egitarauaz eta baita ere berari tokatu izanaz lehendakari izatea halako momentuan. "60 urte asko dierenez, ohiko gauzetatik kanpoko zerbait antolatzea pentsatu genuen". Eta urtemugal ospatzeko ohiko modua bazkari bat egitea denez, hori baztertu gabe, "hilabetean zehar garatuko diren ekitaldi egitaraua prestatu dugu", aitortzen dio kazetariari.
Cecilia Cenozek, aurreko maiatzean hartu zuen erakundea zuzentzeko erronka, Euskal Etxera aire berriak ekarri eta gazteek erakundean ardura handiagoak hartzea helburu harturik. "Erakundeak aldaketa batzuk izan ditu azken hilabeteotan. Don Isidroren [Legarreta] lan egiteko modua eta nirea hain ezberdinak ez badira ere, emakumea naiz eta gazteagoa, beraz kontu jakin batzuk beste era batera kudeatzen ditut", adieraztendu. Elkartean instituzio bat izan den eta berari lekukoa pasatu zion Isidro Legarretaren eta bere laguntzaileen lana miresten duela dio. "Gaur daukagun guztia Don Isidrok eta lagun izan zituenek lanean gogor ibili zirelako daukagu, eta zorretan gaude eurekin", aitortzen du.
"Lehendakari nabilen hilabete hauetan sentitu dut beste gauza batzuk ere egin ahal izan ditugula, eta horren isla hilabete oso honetan ikusiko dugu". Bestalde, "kalkoak, pinak, elastikoak euskal logoarekin... egin ditugu". Tandileko biztanle guztiei hilabete honetan egingo diren ekintzetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi die Cecilia Cenozek, "Euskal Etxea denontzako baitago zabalik".
EGITARAUA
- Gaur, asteazkena, 20:30etan "Euskal Herria: Lau Haizetara" dokumentala proiektatuko da
- Larunbatean, azaroak 21, arratseko seietan, euskal dantza ikastaroa burutuko da
- Azaroak 25, asteazkenean, "Euskal Herria: Lau Haizetara" dokumentalaren emanaldia berria, 20:30etan
- Azaroak 29an, igandea, 11:00etan, Esker Emate Meza Santa Ana parrokian. Ondoren, 12:30etan, pintxo eta edariak dastatzeko geldialdia egingo da eta 13:30etan bazkaria, euskal jaki tipikoekin
- Abenduaren 3an, osteguna, 20:00etan, Euskararen Eguna ospatuko da Euskal Etxean
- Azaroak 5 larunbatean, eguerdiko ordubietan, haur, emakume eta adinekoentzako pala txapelketak, mundu mailan txapeldun diren pelotariak partaide
Informaziorako, izena emateko edota sarreren salmentarako, jo Sarmiento 1079ra (Tandil) edo deitu 42-2800 zenbakira astelehenetik ostiralera, 16:30etatik 20:30etara.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus