euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskaldunak: euren aztarnen bila' izenpean argazki lehiaketa nazionala antolatu du Tandileko Euskal Etxeak

2008/11/05

Argentinan bizi den orok hartu dezake parte lehiaketan.
Argentinan bizi den orok hartu dezake parte lehiaketan.

PUBLIZITATEA

'Euskaldunak: euren aztarnen bila' da Tandileko Gure Etxea Euskal Elkarteak antolatu duen I. Argazki Lehiaketa Nazionaleko gaia. Argentinan bizi den edonork hartu dezake parte, euskal jatorrikoa izan ala ez. Lehiaketa Euskal Elkarteko Kultura Azpi-Batzordeak antolatu du eta sari ederrak izango ditu: lehen sailkatuak 1.200 peso eramango ditu, bigarrenak 500 eta hirugarrenak 300; Tandil bertako lanik onenak 200 $ jasoko ditu. Lanak entregatzeko azken eguna abenduaren 3a da eta epaiaren ondoren, Euskal Etxean izango dira ikusgai.

Tandil, Argentina. Tandileko Gure Etxea Euskal Elkarteak I. Argazki Lehiaketa Nazionala antolatu, gaitzat 'Euskaldunak, euren aztarnen bila'' harturik. Lehiaketa Argentinan bizi diren guztiei dago irekia, euskal jatorria izan ala ez. Sari erakargarriak ezarri ditu Euskal Etxeak: lehen sailkatuak 1.200 $ eramango ditu, bigarrenak 500 eta hirugarrenak 300 eta Tandil bertako lanik onenak 200 peso jasoko ditu. Lehiaketa Euskal Elkarteko Kultura Azpi-Batzordeak antolatu du eta lanak emateko azken eguna abenduaren 3a izango da.

Arauei dagokienez, argazkiak argitaragabea eta koloretan beharko du izan. Soilik disdira, tonua, kontrastea eta kolorea aldatu ahal izango zaizkio argazkiari, beti ere ateratako originalari aldakuntza nabarmenik egin gabe. Egile bakoitzak lau lan aurkez ditzake eta neurriak honakoak beharko dira izan: neurri txikiena 20 x 25 cm-koa eta handiena 30 x 40 cm-koa; kartulina arin batean muntatua egon beharko du (240 gr/m.2-ko baino gutxiago), kolore zuri edo beltzekoa.

Argazki sarituen erakusketa

Lanak bidaltzerako orduan, egilea identifikatzeko prozedura hauxe izango da: argazkiaren atzekaldean goitizen bat ezarriko da eta kartazalaren barruan argazkiarekin batera, egilearen izena, goitizen bera, lanaren izenburua, dagokion elkartearen izena (elkarteren bateko kide bada), telefonoa eta e-posta. Argazkiak ezingo du identifikatuko duen inskripziorik izan.

Epaimahaia Tandileko Argazki Elkarteari lotutako bi kidek eta elkarte antolatzatzaileko batek osatzen dute. Lehiaketa amaitutakoan, lanak Tandileko Euskal Elkarteko aretoan egongo dira erakusgai, abenduaren 13tik urtarrilaren 13ra. Lanak honako helbidean entregatu behar dira: Tandileko Gure Etxea Euskal Elkartea, Sarmiento kalea 1079, Tandil (7000). Telefonoa: (02293)  422 800. Informazio gehiago e-mailez: gureetxea@speedy.com.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia