euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tandileko Euskal Etxeko kide den Gaston Inchausti argentinarra, San Frantziskoko Mundialeko aurkikuntza

2007/09/21

Gaston Inchausti pilotari gazte eta Tandileko Euskal Etxeko kideak bat baino gehiago harritu zuen San Frantziskon bukatu berria den Mundialean
Gaston Inchausti pilotari gazte eta Tandileko Euskal Etxeko kideak bat baino gehiago harritu zuen San Frantziskon bukatu berria den Mundialean

PUBLIZITATEA

Gaston Inchausti aurrelari argentinarra, 17 urteko pilotaria, irailaren 6tik 15era South San Franciscon zazpi naziotako pilotareni artean jokatu den Mundu Pilota Batzarreko lehenengo txapelketako aurkikuntza izan da. Argentinak larruzko pilota paleta sailean lortutako brontzezko domina bakarrarekin konformetu behar izan bazuen ere, bertan zeuden herrialdeetako teknikoek txapelketako aurkikuntza gisa aipatu dute Insausti, bere kalitateagatik eta lanabesa erabiltzeko indarrarengatik. Batzuek esana dute jadanik Pablo Fusto berria izango dela, Bilbon profesional gisa ari den txapeldun argentinarrarekin alderatuz.
Dirdiraz aritu ziren baita ere Gabriel Reyes venezuelarra eta Ibon Garate euskalduna. Lehena, aurretik 'Mister Venezuela' edertasun lehiaketan dagoeneko gailendua, jarrera egokiez agertu zen eskuinarekin eta alderantziz, ez baitu beheko jarrera menperatzen pilotari eragiterakoan.

Getxon bizi den Garate, atzelari gisa etorri zen, ohi duenez, baina bere lagun Iñigo Navarrok berehala min hartu ondoren ordezko izatetik aurrelari titular izatera pasatu zen eta ganoraz bete zuen bere lana, izan ere Tibur Etxebarriarekin batera munduko txapeldun diren Ledesma eta Agirre mexikarrei irabazi baitzien.

Neskak ere gogor

Nesken artean polito jardun zuten Estibalitz Barreda venezuelarra eta bere aberkide Ainhoa Bakaikoa; baita jatorri karibearreko Gricy Diaz mexikarra ere, Marialis Garcia Caldeon argentinarra eta Uxue Fernandez euskalduna, azken hau eskuineko ikutu bikaina duen atzelaria, mugikortasun handikoa kantxan eta ongi kokatua beti.

Txapelketaren antolamendua Basque Cultural Center-en ona izan zen eta publiko ugari bildu zen. Txapelketaren amaiera gisa, bertako 'Udazkeneko Besta' --janaria, musika, dantzak-- zazpirehun pertsonatik gora bildurik Arizona, New Mexico eta Kaliforniako estatutik.

Txileko Santiago eta Mexiko DFn hurrengo txapelketak

Carlos Lasa buru duen Munduko Pilota Biltzarrak Txileko Santiago izendatu du azkeneko egunotan 2008ko trinkete txapelketaren egoitza izateko eta Mexiko DF antolatzeko, urte berean, pala motzeko nazioarteko norgehiagoka bat profesional eta amateurrentzat.

Hauek dira South San Frantzisko hirian egin den Munduko Pilota Biltzarraren lehenengo txapelketaren emaitzak:

--Eskuz binaka

1. Euskal Herria
2. Mexiko
3. NABO (Estatu Batuak)

--Paleta goma/neskak

1. Euskal Herria 2
2. Venezuela
3. Euskal Herria 1

--Larruzko paleta

1. Euskal Herria
2. Mexiko
3. FEVA (Argentina)

(jatorriz 2007-09-17an Yahoo-Kirolak-Argentina-n argitara emana)


Lotura interesgarriak

San Frantziskoko Euskal Pilota Txapelketa-ren emaitza guztiak
EuskoSareren webgunean

Tandileko EEk Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena gogoan
2007ko maiatzaren 14an EuskalKultura.com-en argitara emana

Tandileko Euskal Etxeak Euskararen Eguna ospatu du
2006ko abenduaren 20an EuskalKultura.com-en argitara emana

Ikasle tandildarrak euskaldunei buruzko hitzaldietan
2006ko abenduaren 4an EuskalKultura.com-en argitara emana

María Valeria Aramburu eta Tandileko euskaldunzaharrak
2006ko abenduaren 3an EuskalKultura.com-en argitara emana

Sebastián Inchausti pilota eskola-emaile Tandilen
2006ko martxoaren 6an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia