euskal diaspora eta kultura
2008/07/23
PUBLIZITATEA
Tandil, Argentina. Tandilera ere iritsi zen Sanferminetako giroa uztailaren 7tik 13ra. Jai berezi hau ospatzeko, Tandileko Gure Etxeak mota askotako ekintzak antolatu zituen. Hasteko, euskal etxeko aretoan pintura erakusketa ikusi ahal izan zen. Lanak Silvia Sprovieri de Maitiak emandako pintura tailerreko margoak izan ziren, gai askotarikoak.
Elkartasunak ere tartea izan zuen jai hauen egitarauan eta euskal etxeko emakumeek tea eta opilak prestatu eta eraman zituzten Sagrado Corazón de Tandil Parrokiako Zaharren Egoitzara, hango lagunekin aparteko askaria egiteko. Horretaz gain, Gure Etxeko bazkideek liburu andana oparitu zioten Tandilgo 32. Eskolari (eskola hau herriko auzo behartsu batean dago).
San Ferminetako ospakisunekin bukatzeko uztailaren 13an Santa Ana Parrokian meza elizkizuna egin zen eta santuaren omenez, Emiliano Carusok aurreskua dantzatu zuen, José Etxecoinek txistu eta danbolinarekin lagunduta. Horren ondoren, bazkari berezi bat prestatu zuten euskal etxean. Jende asko gerturatu zen elkartera menua osatzen zuen paella dastatzeko gogoz. Egunean zehar euskal etxeko dantzariek jaia animatu zuten euren dantza ikuskizunarein.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus