euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tailerra online ostiral honetan: 'Euskal Ikasketak ikuspegi transdiziplinar batetik', garaiz zaude entzule parte hartzeko

2021/12/09

Argentinako Euskal Ikasketa Sarea (REVA, Red de Estudios Vascos de Argentina, Basque Studies Network-Argentina) da tailerraren eratzaile
Argentinako Euskal Ikasketa Sarea (REVA, Red de Estudios Vascos de Argentina, Basque Studies Network-Argentina) da tailerraren eratzaile

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Euskal ikasketei eskainitako nazioarteko tailerra egingo da ostiral honetan, abenduaren 10ean, online, gai eta izenburu “Euskal Ikasketak ikuspegi transdiziplinar batetik: Elkarrizketa eta hausnarketa“ harturik. Antolatzaile, 'Argentinako Euskal Ikasketen Sarea' (REVA, Red de Estudios Vascos de Argentina - Basque Studies Network-Argentina) sare akademikoa izango du eta koordinazio lana, Argentinatik Julieta Gaztañagak eta Euskal Herritik Aitor Anduagak hartu dute.

Besteak beste, honako galderak utzi dituzte airean euskal ikasketen izaera eta definizioei dagokienean, nork helduko : "Zer partekatzen dute hainbat diziplinatako ikertzaileek euskal ikasketez arduratzen direnean?, hurbilketa-metodo komunak identifika daitezke?, hari komunak daude ala kezka partekatuak besterik ez?, posible al da esparru kontzeptual partekatu bat aurkitzea?, zer aukera zabalduko lirateke egungo munduan esparru horretara?"

Jardunaldia egun bakarrekoa izango da eta hogei bat hizlari bilduko ditu, gehienak Argentinakoak, baina sartuko dira partaideak baita ere AEB, Irlanda, Japonia, Euskal Herritik... Badira entzule gisa parte hartzea eskatu dutenak ere. Izan ere, entzule gisa parteko aukerak zabalik segitzen du, emailez, Aitor Anduagari (a.anduaga@ikerbasque.org) edo Julieta Gaztañagari (julieta.gaztanaga@conicet.gov.ar) idatzita.

Egitaraua bi bloketan banatuko da, parte-hartzaileen ordutegi aldeak uztartzen saiatuta, eta Microsft Tems plataforma erabiliko da. Goizeko blokea 10:30etatik 12:00etara luzatuko da, Argentinako orduan (Euskal Herrian, 14:30etatik 16:00etara); eta arratsaldekoa Argentinako 14:00etatik 15:30etara (Euskal Herrian 18:00etatik 19:30etara).

Hizlari bakoitzak 10 minutu izango ditu bere ikerketa-proiektua labur aurkezteko, eta 'Euskal Ikasketen' inguruko gaiei ekarpena egiteko.

PROGRAMA [azken bertsioa]

Aitor Anduaga eta Julieta Gaztañaga: “Euskal Ikasketak ikuspegi transdiziplinar batetik: Sarrera tailerrari”

Hezkuntza / Irakaskuntza

  • Hagio, Sho (Prof. Tokyo Univ. of Foreign Studies) “Transnationality of Basque Language Education from the Second Half of the 20th Century to the Present Day”
  • Lauzirika, Unai (Doctorando Univ. de Leipzig / EHU-UPV) “Redes transdisciplinares y periodización de la enseñanza del euskara en el extranjero”
  • Cruset, Mª Eugenia (Prof.-Inv. UNQUI y CONICET) “Los estudios irlandeses, un aporte como disparador de ideas”

Migrazioak / Diaspora I

  • De Cristóforis, Nadia (Prof. UBA y UNLu, Inv. CONICET) “Algunos aportes al campo de los estudios vascos desde el análisis de las migraciones y los exilios vascos en la Argentina”
  • Irianni, Marcelino (Prof. FCH-UNCPBA, Inv. CONICET) “Escenógrafos y actores. Pioneros vascos en la frontera pampeana, 1840/1875"
  • Leranoz Alfonsina (Doctoranda EHU/UPV-UNSAM CONICET) “«Arte vasco»: problemas conceptuales y metodológicos en la diáspora vasca, 1877-1954”
  • Calzini, Gianfranco (Estudiante UBA) “La difusión del nacionalismo vasco en Buenos Aires a través de la prensa étnica: el periódico Irrintzi como un caso de estudio (1903-1911)”
  • Lardizabal, Ignacio (Maestrando UNR) “Jóvenes argentinos....nacionalistas vascos"

Migrazioak / Diaspora II

  • Castiglione, Celeste eta Villarroel, Noelia (Inves. UNPAZ y CONICET) “Representaciones intergeneracionales de madres e hijas sobre las políticas públicas de igualdad desarrolladas en Euskadi”
  • Suárez, Rubén (Inv., responsable de cultura Aberri Etxea Viedma-Patagones) “Aberri Etxea de Viedma, Patagones y zona de influencia. Desafíos conceptuales”
  • Alustiza, Ignacio (Doctorando EHU/UPV) “Identidad vasca en la diáspora en el siglo XXI”
  • Alvarez Aranburu, Gorka (Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Eusko Jaurlaritza) “Memoria de la Diáspora Vasca, memoria de un Pueblo”
  • Bidegain, Eneko (Prof. Mondragon Unibertsitatea) "Euskal diasporaren eta Euskal Herriaren arteko komunikazioa - Comunicación entre la diáspora vasca y el País Vasco"

Kontzeptuak / Ikuspuntuak 

  • Eizagirre, Nerea (Doctoranda Univ. of Nevada y EHU/UPV) "Carencias conceptuales encontradas en los Estudios Vascos, en particular, la literatura vasca contemporánea y los estudios del exilio"
  • Iñarra, Xabier (Doctorando EHU/UPV) “El vascoangelismo (1728-1846): reflexiones sobre los estudios vascos desde un debate superado”
  • [kantzelatuta] Ysursa, John M. (Prof. Boise State University) “Basque Studies: Those Who Inquire about Basque Culture vs. Basques Studying Culture”
  • Arranz, Iker (Prof. California State University) “Basque Studies in American Academy: Nurturing the Intellectual Tissue”

Julieta Gaztañaga (Prof. UBA, Inv. CONICET) eta Aitor Anduaga (Ikerbasque Inv. Prof. EHU/UPV): Ondorioak



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia