euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko Biltzar Nagusiak orain arteko zuzendaritza berretsi du, Estefania Martino buru

2018/11/30

Townsvillera bidaia jarraitu aurretik, William Douglass antropologo eta euskaltzale estatubatuarra izan berria da Sydneyko Gure Txokon, solaskide bertako zuzendariekin
Townsvillera bidaia jarraitu aurretik, William Douglass antropologo eta euskaltzale estatubatuarra izan berria da Sydneyko Gure Txokon, solaskide bertako zuzendariekin

PUBLIZITATEA

Sydney, Australia. Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeak bere Urteko Biltzar Nagusia egin berri du elkartearen egoitzan. Hizpide hartutako gaien artean, elkartea gobernatzeko karguen eta Zuzendaritza Batzordea berritzekoa ere zegoen, eta bildutakoek egungo lehendakariari eta Zuzendaritza Batzordeari konfidantza ematen jarraitzea erabaki dute. Segitzen dute, beraz, elkarteko buru Estefania Martino, lehendakari; eta Manu Martin, lehendakariorde, Gure Txoko bere ibilbideko 53. urtean sartu den honetan.

Euskal etxetik bertatik EuskalKultura.com-i adierazi zaionez, bazkideak joan den hiru urteetan zuzendari ari den taldearen lanari balioa eman ta egonkortasunaren aldeko apustua egin dute. Honela osatua geratzen da, beraz, azaroaren 18an hautatutako Zuzendaritza Batzorde berritua:

-Lehendakaria: Estefania Martino
-Lehendakariordea: Manu Martin
-Diruzaina: Jose Goikoetxea
-Diruzainordea: Beñat Oliveira
-Idazkaria: Aitor Aramburu
-Idazkariordea: Izaskun de Allende
-Batzordekideak: Jagoba Landa eta Jon Urrejola



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia