euskal diaspora eta kultura
2012/09/12
PUBLIZITATEA
Sydney, Australia. Sydneyko Euskal Etxea hiriko kataluniarren topagune ere izan zen iragan igandean, elkartearen frontoian ospatu zelako Diada edo Kataluniako jai nazionala. Ofizialki, Diada atzo ospatu zen Katalunian --eta alimaleko jendetza bildu zuen Bartzelonan, arratsaldeko manifestazio politikoa, Independentzia aldarrikatuz, askok hiriko handiena gisa kalifikatu dutelarik, milioi bat eta bi milioi pertsona arteko partaidetzarekin, iturrien arabera, Kataluniaren estatutasuna eskatzeko-- baina Australiako katalanek eta euskadunek ospakizuna igandera aurreratzea erabaki zuten, asteburuan ahalik eta jende gehieni parte hartzeko aukera emateko.
Eta parte hartu zuten, bai, gogotsu gainera! Ehun bat lagun bildu ziren Gure Txokora, euskaldunak zein katalanak, australiarrak... eta elkartearen frontoian egin zen bazkariaz gozatu zuten. Aipatzekoa da bazkarirako tiketak aldez aurretik zeudela agortuta. Gure Txokon jai hau antolatzen den hirugarren urtea da jada, eta edizio honek eta aurrekoek izan duten erantzun ona ikusirik, datozen urteetan ere Diada euskal-katalanik izango dela ziurtatu daiteke, batez ere ospatu zen euforia giroa ikusita.
[Ikurrinaz eta senyeraz jantzita egin zien elkarteak ongi etorria festara bildu ziren lagunei (argazkia SydneyEE)]
[Paella eder hau izan zen bazkariko izarra (argazkia SydneyEE)]
-Vilaweb albistari digital katalanak ere eman du jaiaren berri, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus