euskal diaspora eta kultura
2011/07/07
PUBLIZITATEA
Sydney, Australia. Ekainaren 24ean ospatu zuten Sydneyko euskaldunek San Juan Gaua, Gure Txoko elkartean antolatu zuten afariarekin. Hogeitamar bat lagun bildu ziren bertara, elkarteko Zaloa Arrietak EuskalKultura.com-i adierazi dionez. Afariaren menua honakoa izan zen: foie, hirugihar eta intxaur entsalada, marmitakoa eta postrea; ardo eta kafearekin. Afalostean elkarteko frontoian San Juan sua piztu zuten eta suaren inguruan sasoi berriari gurariak betetzeko eskatu zioten.
Zaloa Arrietak, bide batez, elkartearen hurrengo hitzordu garrantzitsuaren berri ere eman digu: San Fermin eguneko jaia. Datorren igande honetan egingo da, uztailaren 9an, eta dagoeneko 130 lagundik gora eman dute izena. Arrietak azaldu duenez, elkartean leku gehiagorik ez dago eta ezingo dute inor gehiago hartu bazkaltzeko, baina hala ere bazkalostean bertara bildu nahi dutenek ateak irekita izango dituzte. Bazkariaren menua bakailaoa 'ajoarriero' eran eta xerra txanpinoiekin izango da.
Beste ekitaldi aipagarri bat San Inazio eguneko bazkaria izango da, uztailaren 31an. "Egun horretan, Gure Txokon sukaldean aritzen garen bazkideok egun lasaia hartuko dugu eta hiriko jatetxe batean antolatu dugu bazkaria!", azaldu du Zaloa hondarribiarrak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus