Sydney, Australia. Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxea laguntzaile baten bila dabil. Asteko ekitaldietan lagundu beharko luke eta akordioko parte Euskal Etxean bizi ahal izatea eskaintzen zaio. Tratua sei hilabeteko epe minimoa izan dezan legoke pentsatuta, baina Euskal Etxekoak proposamenak entzuteko prest daude. Argitzen dute, hori bai, tratu honek ez duela baitaratzen edo ez dakarrela Australian lan egiteko bisaturik.
"Australiara Ikasle bisa edo Work & Holiday bisarekin bidaian bazatoz, hau izan dezakezu Sydney-ko bihotzean geratzeko aukera". dio Euskal Etxetik EuskalKultura.eus-era helarazitako mezuak.
Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxea Darlinghurst-en dago kokatuta eta 1966tik hiriko eta inguruko euskaldunen biltokia, eta Eusko Jaurlaritzak onetsitako munduko euskal etxeen sareko partaide da. Astebururo antolatzen duen euskal nanari estiloko otordua oso famatu eta apreziatua da bertako euskaldunen eta ez-euskaldunen artean. Urtean zehar Euskjal Herriko festa esanguratsuenetako batzuk ospatzen ditu, hala nola Olentzero, San Fermin, Korrika...
Interesik izango bazenu edo informazio gehiago lortu nahi, idatzi hona, info@guretxoko.com.au.