euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Susana Rodriguez chefa eta Camerata de la Luna abesbatza lagun ospatu zen Villa Mercedesen Maiatzaren 25a

2008/06/14

Susana Rodriguez euskal sukaldariak paella prestatu zuen Maiatzaren 25a ospatzeko antolatutako afarian (argazkia Villa Mercedeseko Euskal Etxea)
Susana Rodriguez euskal sukaldariak paella prestatu zuen Maiatzaren 25a ospatzeko antolatutako afarian (argazkia Villa Mercedeseko Euskal Etxea)

PUBLIZITATEA

Argentinako beste hamaika puntutan bezala, Villa Mercedesen, Euskal Etxeak, Maiatzaren 25ari lotutako argentinar aberri eguna ospatu zuen. Ospakizunean gastronomiak ere hartu zuen bere lekua. Euskal Herritik etorrita zenbait euskal etxe eta komunitateetan ibiltari dabilen Susana Rodriguez sukaldariak 'euskal paella' prestatu zuen propio hitzordurako. Horrekin batera, Villa Mercedeseko EEri atxikitako Camerata de la Luna abesbatzak euskarazko abestiak kantatu zituen. Bildu zirenen artean, Bragadoko Danak Anaiak Euskal Etxeko lehendakaria ikus zitekeen.

Villa Mercedes, Argentina. Socorros Mutuos Italiar Elkarteari laguntza emanez, Villa Mercedeseko Euskal Etxeak senidetasun afari batekin ospatu zuen Argentinako Aberri Egun hau bezperan, maiatzaren 24an. Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmen baten bidez Argentinan zenbait gastronomia aurkezpen egiten dabilen Susana Rodriguez euskal chefa arduratu zen sukaldeaz, eta 'euskal paella' prestatu zuen.

 
Villa Mercedeseko Euskal Etxeak Maiatzaren 25a ospatu zuen1
[Maiatzaren 25aren ospakizunera bildutakoek Susana Rodriguez euskal sukaldariak prestatutako paellaz gozatu zuten]

Nazioarteko sukaldari honek San Luiseko Merloko Euskal Etxea, Kometxingon EE eta Mendozako Denak Bat Euskal Etxea bisitatu ditu orain arte. Azken aurkezpen gastronomikoa Bragadoko Danak Anaiak-en egin behar du. Musika arloan, ekitaldia Camerata de la Luna abesbatzak alaitu zuen. Kantu taldearekin batera Xintia Etxepare sopranoa aritu zen. Abeslariak 'bertaratutako guztiak liluratu zituen' euskarazko abestiak kantatuz.


Villa Mercedeseko Euskal Etxeak Maiatzaren 25a ospatu zuen3
[Villa Mercedeseko Euskal Etxeko bazkideak, lagunak eta ekitaldiko arduradunak]

Villa Mercedeseko Euskal Etxeak Maiatzaren 25a ospatu zuen4
[Camerata de la Luna abesbatzak --irudian artxibo argazkian-- euskal abestiak kantatu zituen ekitaldian]

Villa Mercedeseko Camerata de la Luna abesbatza, kantatzea maite duten 14 pertsonak osaturiko taldea da eta 2007. urtetik Villa Merdeceseko Euskal Etxearekin batera ari da lanean, saioak eta kontzertuak emateko bertako euskal komunitatearen egoitza erabiltzen duelarik. Iragan maiatzaren 3an, Europar Eguneko ospakizunean, emanaldia eskaini zuen, Euskal Herria ordezkatuz, hiriko beste kolektibitateen aurrean Bernardino Rivadavia liburutegian.


Lotura interesgarriak

Villa Mercedeseko Euskal Etxea
www.euskaletxeavm.com.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia