euskal diaspora eta kultura
2013/06/20
PUBLIZITATEA
San Juan, Argentina. Euskal Herriko kultura zabaltzeko era asko daude. Marita Echavek aukeratutakoak, zinez mahaigaineratzen du euskaldunek janariarekin duten harremana. Janaria jakiak baina askoz gehiago da. Errezeta bakoitzaren atzean etxearen arima eta sutondoan entzundako istorioak aurki daitezke. Eta istorio horiek kontatzen ditu Echavek euskal etxeak bisitatzen dituenean.
Bertako Eusko Etxeak gonbidaturik, "Euskal Baserrietako Sukaldaritza"ren egilea ekainaren 14 eta 15ean izan da San Juan hirian. Tradizio handiko lekuak ezagutu ondoren, sukaldariak bere testua aurkeztu zuen Oroimenaren Museoko liburutegian. Jende anitz bildu zen aretoan lehenengo egunean, ostiralean, tartean San Juango zenbait kultur erakundetako ordezkariak.
Biharamunean ekintzak jarraitu zuen baina orain euskal etxearen egoitzan. Etxeko kideek lagunduta, Echavek piper pintxo, perretxiko pintxo, bildotsa eta euskal pastela prestatu zituen. “Kontakizunen bidez eta bere haurtzaroko pasadizoekin, Euskal Herriko baserrietara eraman gintuen Maritak; Argentinara etorri ziren euskaldun haien sukaldeetara”, azaldu dio EuskalKultura.com-i euskal etxe sanjuandarreko kide den Carina Oyola Alvarez-ek.
[50 lagundik gora bildu ziren euskal etxera ekainaren 8ko ‘Aberri Lokroan’ Juan Vizcaino tango abeslariaren CD berria entzuteko (fotoEE)]
Baina Echaverena ez da izan azken bolada honetan San Juango euskal etxeko kideek antolatutako sukaldaritza ekitaldi arrakastatsu bakarra. Izan ere, aurreko asteburuan, ekainaren 8an, Locro Patrio (Aberri Lokroa) egin zuten sanjuandarrek komunitateari begira. Vial Klubean burututako elkarretaratzean, argentinar janari tipiko hau dastatzeaz gain, Juan Vizcaino tango abeslariaren ikuskizunaz --euskal etxeko kide da kantaria-- disfrutatu ahal izan zuten gonbidatuek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus