euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sukaldari baten bila ari da Bartzelonako Euskal Etxea; baita Buenos Airesko euskal jatetxe bat ere

2016/07/26

Irudian, Bartzelonako Euskal Etxearen jatetxea, nahiz eta kasu honetan lanpostu-eskaintza Txokoarentzako den.
Irudian, Bartzelonako Euskal Etxearen jatetxea, nahiz eta kasu honetan lanpostu-eskaintza Txokoarentzako den.

PUBLIZITATEA

Euskal sukaldarientzako bi lanposturen berri iritsi da EuskalKultura.com-en erredakziora azken egunotan, Bartzelonatik bat eta Buenos Airestik bestea. Bartzelonakoa bertako Euskal Etxetik dator eta 2016-2017 ikasturterako deia da, dagoeneko dauden langileekin batera Euskal Etxeareen Txokoa gobernatzeko. Bigarrena, berriz, Buenos Airesko Montserrat auzoko euskal jatetxe sendotu baterako da, eta sukaldaria eta sukalde-laguntzailea eskatzen ditu, bereziki arrainetan iaioak. Ikus gehiago.

Bartzelona / Buenos Aires. Kataluniako hiriburuko eskaintzari dagokionez, Bartzelonako Euskal Etxeak plazaratu duenez, sukaldari bat behar dute 2016-2017 kurtsoa hasteko, "jadanik dauden langileekin batera Txokoa eraman eta gugana hurbiltzen direnei harrera egiteko". Hona asko baloratuo dituzten puntuak:

  • Aurreko esperientzia (beste taberna edo jatetxeetan lan egin izana).
  • Jarrera irekia eta lanerako prestoa.
  • Euskaraz hitz egitea.
  • Kultur erakunde edo antzekoetan parte hartu izana.
  • Euskal kulturaren ezagutza eta berarekiko gertutatsuna.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Egoera ezberdinak kudeatzeko gaitasuna.

Astelehenetik-larunbatera lan egiteko da, ordutegia behin taldea osatuta dagoenean finkatuko da eta arratsaldez izango da batez ere. Interesatuek idazteko kontaktu helbidea: barcelona@euskaletxeak.org.

Sukaldaria eta sukalde laguntzailea Buenos Airesen

Buenos Airesko kasuan, sukaldaria eta sukalde laguntzailea behar dituzte, hiriko Montserrat auzoan dagoen euskal jatetxe ezagun baterako. Eskatzen dutena, pertsona aktibo eta arduratsua, eskarmentuduna arrainen eta itsaskien munduan.

Lana, astelehenetik ostiralera da, eguerdiz eta gauez. Larunbatetan, gauez bakarrik. Jatetxea tradizionala da, euskal janarian espezialdua.

Interesatuek hona behar dute idatzi: cmuntaner@muntaner.com.ar.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia