euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Sukal Leku" jaio da, euskal sukaldaritza munduko gastronomiaren lehen postuan kokatzeko egitasmoa

2008/02/13

Proiektuan parte hartu duten arduradunak aurkezpenean
Proiektuan parte hartu duten arduradunak aurkezpenean

PUBLIZITATEA

"Sukal Leku", Juan Mari Arzak presidentea eta German Muruamendiaraz zuzendariaren gidapean, euskal sukaldaritza munduko gastronomiaren lehen postuan kokatzeko sortu den proiektua da. Egoitza nagusia Donostiako Intxaurrondo auzoko "Villa Yeyette" etxe berritua izango du elkarteak, azken urte hauetan kultur arloko hainbat ekintza bildu dituen tokia. Antoiltzaileek adierzai dutenez, datozen hilabeteetan Diasporako sukaldariekin jarriko dira harremanetan egitasmoan parte har dezaten.
Juan Mari Arzak eta German Muruamendiaraz izango dira "Sukal Leku" proiektuko presidentea eta zuzendaria, hurrenez hurren. Egoitza Donostiako Intxaurrondo auzoan dagoen "Villa Yeyette" etxea izango du. Egitasmoaren helburuak honako hauek dira: euskal sukaldaritza zabaltzea, espezializatutako liburutegi bat sortzea, unibertsitate ikasketa-modulu bat eskaintzea eta sukaldaritzan teknologia berriak aplikatzeko zentro teknologikoak, unibertsitateak eta enpresak bilduko dituen lan-mahai bat osatzea.

Dagoeneko Mexikon dauden zenbait euskal sukaldariekin kontaktuan jarri dira, baina German Muruamendiarazek EuskalKultura.com-i adierazi dionez, «Diasporako kontua gertuagotik landu behar dugu. Oraingoz ez dugu egitasmoan sartu ideia hau, baina etorkizunean atzerrian dauden sukaldari euskaldunekin harremanetan jarriko gara proiektu honetan parte har dezaten». Beste alde batetik, "Sukal Leku" bere web orrialdean ari da lanean eta hemendik hiru astetara amaituta edukiko du. Bitartean, egitasmoan interesa duten pertsonek (34) 943-292393 telefono zenbakira dei dezakete edota sukaleku@sukaleku.net posta elektronikora idatzi.

[Intxaurrondoko "Villa Yeyette" eraikinaren irudia]

Bazkide garrantzitsuak

Sukaldari zentro hau "Sukal Leku" Fundazioak gidatuko du. Honen kide dira Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Industria Saila, Gipuzkoako Aldundia, Donostiako Udala eta gastronomiarekin lotura duten hainbat erakunde, hala nola, Gastronomiako Kofradia eta Euskal Akademia, sukaldaritza eskolak eta euskal sukaldari garrantzitsuenen ordezkaritza. "Sukal Leku" proiektua Peio Garcia Amianok gidatzen duen Intxaurrondoko Gastronomia Taldeak azken hamabost urtetan egindako bultzadari esker sortu da.

[Ibarretxe Lehendakaria eta Juan Mari Arzak "Sukal Leku"-ren inaugurazioan]

Beste alde batetik, "Sukal Leku"-ko iragan osteguneko aurkezpenean politika eta gastronomia munduko kargu garrantzitsuak egon ziren. Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin batera, Gonzalo Saez de Samaniego Nekazaritza eta Arrantza sailburua, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, Marisol Garmendia Donostiako Udaleko Presidentziako ordezkaria, eta Juan Mari Arzak, Andoni Aduriz, Karlos Argiñano, Ramon Roteta edo David de Jorge bezalako euskal sukaldari famatuak egon ziren.


Lotura interesgarriak

Informazio gehiago Euskadi.net web orrialdean
www.euskadi.net

Pantxo Bedialauneta euskal-mexikarrak "Urrezko Arzak"-a irabazi du
2008ko otsailaren 11n EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia